Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Dantza Hilabetea 2024

2024/04/20 17:00 - 21:00

2024ko edizio honetan, Dantza Hilabetean Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) antolatutako jarduera eta ekitaldi guztiak aurkeztu ditu:

1.- XXVI. DANTZA ESKOLEN ERAKUSTALDIA Leidor Antzokian (Tolosa). Martxoaren 17an, igandea, 147 dantzari eta 13 eskolek parte hartuko dute.

2.- XVI. DANTZA KALEAN Alderdi Ederren ospatuko da 17:00etan, apirilaren 20an. Bertan, 13 eskola ezberdinetako 281 dantzarik parte hartuko dute hainbat estiloko piezak interpretatuz: dantza garaikidea, jazza, neoklasikoa, urbanoa, aurredantza eta street jazza.

3.- XXVI. KONTXAKO BARANDA; hilak 21, igandea, ospatuko da Kontxako pasealekuan. Bertan, 31 irakasleren Gipuzkoako eta Bizkaiko eskoletako 1476 ikaslek parte hartuko dute.

4.- XXI. DANTZA SARIen banaketa ekitaldia Dantzaren Nazioarteko Eguneko Galaren baitan (apirilak 28) ospatuko da, berrikuntza gisara. Igor Calonge eta Oihana Vesga dantzariek, Ibilbide Artistikoari saria eta Dedikazio Saria jasoko dituzte, hurrenez hurren, APDGren eskutik.

Google Calendar-era gehitu

Dantza

Kultura

Donostia


Informazio gehiago