Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Zinemagileen arteko Elkarrizketak. Isabel Herguera, Pablo Berger

2024/04/05 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren testuinguruan:

El estado de la animación

Ziklo honek ikuspegi ezberdinetatik zinema-sorkuntzaren nondik norakoak ikasleei eta zinemazaleei hurbiltzea du helburu, talde-lanaren garrantzia azpimarratuz.

Saio honetan, Zinemagileen arteko elkarrizketak animazioari irekiko dizkio ateak, Isabel Hergueraren eta Pablo Bergerren arteko elkarrizketarekin. Herguerak El sueño de la sultana filmarekin egin zuen debuta film luzeen esparruan eta 71.Zinemaldiko Euskal zinemaren Irizar Saria irabazi zuen. Bergerren Robot Dreams filmak, berriz, Europako animazio-film onenaren saria lortu du Europako Zinema Akademiaren golardoetan baita animazio film onenaren Goya ere; animaziozko film luze onenaren Oscar sarirako izendatuta egon da.

Partaideak: Pablo Berger, Isabel HergueraAdolfo Vincenzo

(Hizkuntza: gaztelania)

2024ko lehenengo seihileko saioak EZ dira zuzenean igorriko. Ekainetik aurrera eskuragarri egongo dira.

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK