Atzealdea

Adinekoen arreta hobetzeko neurriak aztertu ditu Foru Aldundiak, sektoreko langileekin batera

Foto Adinekoen arreta hobetzeko neurriak aztertu ditu Foru Aldundiak, sektoreko langileekin batera

Adinekoen arreta hobetzeko neurriak aztertu ditu Foru Aldundiak, sektoreko langileekin batera

Egoeraren diagnostikoa egiteko SIIS-ek ikerketa lana egin eta udazkenean aurkeztuko dira txostenaren ondorio nagusiak

Adinekoen arreta hobetzeko neurriak aztertu ditu Foru Aldundiak, sektoreko langileekin batera

Adinekoen arreta eredua hobetzeko eta egoitzetako eta eguneko zentroetako  gestioa eraginkorragoa izan dadin,  egoeraren diagnosia egiteko azterketa lanean murgilduta dago Gipuzkoako Foru Aldundia. Gaur, Miramongo Parke Teknologikoan,  Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak lan bilera egin du adinekoen arretan lan egiten duten hainbat  profesionalekin  eta hirugarren sektoreko  eragileekin. 2016-2019 epean  adinekoen egoitzen eta eguneko zentroen gestioa hobetzea du helburu Foru Aldundiak eta zein neurri hartu behar diren erabaki aurretik, egoeraren inguruko azterketa egitea eskatu zaio SIIS ikerketa eta dokumentazio zentroari.

Adinekoen egoitzei dagokionean, “legealdirako Foru Aldundiaren lehentasuna, eskari geroz eta handiagoari egoki erantzungo dion gestio  eredua  finkatzea dela” azaldu du Maite Peña diputatuak. Populazioa zahartzen ari da eta geroz eta eskari handiagoa dago bai egoitzetan baita eguneko zentroetan ere; eta  itxaron zerrendak luzatu ditu horrek.  Eskariaren arabera,  plazen irekiera aurreikusten da, betiere,  lurralde oreka mantenduz eta pertsona erabiltzaileei zein euren familiei, arreta egokia eskainiz. Gipuzkoan adinekoentzako 5.960 plaza ditu hitzartuta Foru Aldundiak, uneotan lurraldean dauden plazen ia% 85 ( guztira, adinekoen arretarako 7.070 plaza daude  egoitza eta eguneko zentroetan).

“Plazen eskaintza hazi dena baino gehiago handitu da eskaria eta horrek itxaron zerrendak luzatu ditu”, argitu du Gizarte Politikako diputatuak. “Oarsoaldea, Buruntzaldea eta Urola Kosta dira, eskualdeka, itxaron zerrenda luzeenak dituztenak eta  zerbitzuak inguru horietan indartzea izango da gure lehen eginbeharrekoetariko bat”, aurreratu du Peñak.

Epe luzerako, sektoreari egonkortasuna bermatuko dion  ekintza plana ere finkatu nahi du Foru Aldundiak eta bide batez, sektorea garatu lan aukera berriak sortu daitezen. Egun, Gipuzkoan 3.790 lagunek egiten dute adinekoen sektorean lana; gehienak, %90, emakumezkoak. Lan aukerak dituen sektorea izaki, lanpostu berriak sortuko direla aurreikusten du diputatuak.

Egoeraren azterketa egiteko, sektoreko langileekin batera, ikerketa lan bat egin dezan agindu dio Gizarte Politikako departamentuak  SIIS ikerketa eta dokumentazio zentroari. Udazkenean aurkeztuko dira txostenaren ondorio nagusiak, baita ondorio horiek aztertuta, Foru Aldundiak dituen egitasmo nagusiak zeintzuk izango diren ere.

Ikerketari garrantzia eman dio Gizarte Politikako diputatuak: “ Adineko gipuzkoarren eskariari egoki erantzun behar diogu, kalitatezko arreta eskainiz eta eredua jasangarri bat lortuz”, laburbildu du diputatuak.