Atzealdea

Aldundiak 150.000 euro jarriko ditu Lazkaoko kiroldegia berritzeko

Foto Aldundiak 150.000 euro jarriko ditu Lazkaoko kiroldegia berritzeko

Aldundiak 150.000 euro jarriko ditu Lazkaoko kiroldegia berritzeko

Kiroletako Departamentuak obraren erdia ordainduko du

Aldundiak 150.000 euro jarriko ditu Lazkaoko kiroldegia berritzeko

Denis Itxaso Kultura eta Kiroletako foru diputatua eta Felix Urkola Lazkaoko alkateak hitzarmen bat izenpetu dute Joxemiel Barandiaran kiroldegiko birmoldaketa, handitze eta birgaitzen lanen laugarren faseko proiektua burutzeko. Horretarako Aldundiak gehienez 150.000 euroko ekarpena egitea aurreikusi du. Faseka garatzen ari den esku-hartze honen bitartez, área horiek herritar guztiek erabiltzeko baldintzak jarri nahi dira. Alkateak, diputatuak eta Goizan Alvarez, Kiroletako zuzendariak kiroldegia bisitatu dute egungo egoera ezagutzeko eta lanak nolakoak izango diren ikusteko.

Finantzaketa Kirol Instalazioak Zaharberritzeko 2014-2016 bitarteko Planaren kargura izango da. Plan horretan biltzen da Aldundiak hainbat inbertsio egingo dituela lurraldea biztanleei kirola egiteko beharrezko alderdiei erantzuteko Kirol azpiegituraz hornitzeko.

Udalari dagokio Aldundiak onarturiko proiektuarekin bat etorriz egitea obrak eta abenduaren 31-a baino lehen amaitzea eta ekipamendu horren kirol erabilera gutxienez, hamar urtez mantentzea.

Itxasok azpimarratu du gaur egungo egoera aintzat hartuta funtsezkoa dela baliabide publikoak modu eraginkor eta iraunkor batean erabiltzea, betiere, elkarlana oinarri edukita.

Gipuzkoako Foru Aldundia kirol ekipamenduen birmoldatzea lagunduko duen 2017-2019rako Plan Foralaren oinarri nagusiak zeintzuk izango diren lantzen ari da. Baina beti ere, berrikuntzari lehentasuna emanez.