Atzealdea

Aldundiak dei egiten die herritarrei, San Joan gaua ospatzean ardura eta arreta handienarekin joka dezaten

Foto Aldundiak dei egiten die herritarrei, San Joan gaua ospatzean ardura eta arreta handienarekin joka dezaten

Aldundiak dei egiten die herritarrei, San Joan gaua ospatzean ardura eta arreta handienarekin joka dezaten

Imanol Lasa diputatuak azpimarratu duenez, prebentzioa eta sen ona dira festaz istripurik gabe gozatzeko bermerik onena

Aldundiak dei egiten die herritarrei, San Joan gaua ospatzean ardura eta arreta handienarekin joka dezaten

Gipuzkoako Foru Aldundiak dei egiten die herritar guztiei eta, bereziki, antolaketa lanetan dabiltzan elkarte eta pertsonei, San Joan gauaren ospakizunetan ardura eta arreta handienarekin joka dezaten, eta honako aholkuak zein bertatik bertara babes zibileko kideek ematen dituzten jarraibideak errespeta ditzatzen:

-           Surik ez piztu elementu hauetatik gertu: ibilgailuak, eraikinak, beirateak, gas hodiak, línea elektrikoak, edukiontziak, edota landaredia.

-           Suaren ingurua garbi mantendu, zabaldu ez dadin.

-           Suan ez pilatu 4 metrotik gorako materialik.

-           Surik ez egin haize handia badabil.

-           Surik ez piztu likido sukoirik erabili. Papera edo lasto zaharra erabili. Ekidin ehunak, plastiko birutak edo konfetiak, haizeak mugitu baititzake.

-           Ez bota sura piroteknia objekturik, eta gertu ere ez eduki. Ezta spray, ontzi, lata, neumatiko, zabor edo plastikorik ere –ke toxikoa sortzeko arriskua-.

-           Pertsona heldu bat egon dadila beti sua gainbegiratzen.

-           Prebentzio neurri gisa, prest eduki su-itzalgailu bat edo ur mangera bat.

-           Jaia bukatzean, egiaztatu ez dela txingarrik edo hausberorik, ura, harea zein lurra erabiliz horretarako. Norbere ardura da sua itzaltzea.

-           Ezbehar edo larrialdirik izanez gero, 112 telefonora deitu –SOS Deiak-.

Imanol Lasa Gobernantza eta Komunikazioko diputatuak azpimarratu duenez –departamentu honen barruan dago foru suhiltzaileen zerbitzua-, prebentzioa eta sen ona dira bermerik onena “denok San Joan gau bereziaz gozatu ahal izateko, inolako ezbeharrik eta kalterik gabe”.

Su artifizialak aurreikusita dauden herrietan -Arrasate, Olaberria eta Tolosa-, erreten berezia egongo da, eta Gipuzkoako suhiltzaileen 8 parkeak “adi eta prest” egongo dira edozein egoeraren aurrean. Kontu berezia eskatu du parke edota zonalde zuhaitsuetan edo periurbanoetan batez ere, sasiak eta lurra oso lehor daudelako ia euririk egin ez duelako azken boladan eta tenperatura oso altuak izan ditugulako.

Iaz, foru suhiltzaileek bost esku-hartze eduki zituzten, guztiak ere larriak izan ez ziren suak pizteko, edo jendeak piztutako suak edo txingarrak itzaltzerakoan laguntza emateko. Diputatuak adierazi duenez, oro har, jendeak arduraz jokatu ohi du gau honetan. Edonola ere, berretsi du “oso garrantzitsua” dela goian aipatutako gomendioei jaramon egitea, orain bi urte Pasaian eta Zarautzen gertatutako ezbeharren –bost zauritu eta zauritu bat, hurrenez hurren-, eta 2013an Saguesen (Donostia) izandako sustoaren –zauriturik gabe- gisakoak errepika ez daitezen.