Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak, ikastolek eta Real Sociedadek Eskola Kirolerako eredu berritu bat aldarrikatzen dute elkarrekin

Aldundiak, ikastolek eta Real Sociedadek Eskola Kirolerako eredu berritu bat aldarrikatzen dute elkarrekin

Denis Itxaso: “Eskola-kirolaren gure eredua parte hartzeko eredua da, eta haren lehentasuna Gipuzkoako haurren prestakuntza eta ongizatea da”.

2017/06/26
Presentación de la jornada de participación sobre deporte escolar

Kultura eta Kirol diputatu Denis Itxasok datorren ostegunean Victoria Eugenian egingo den Eskola Kirola berritzeko parte hartzeko prozesuaren azken jardunaldia aurkeztu du, sen onean oinarritutako aldaketa batzuetan ahalik eta adostasun handiena bilatuz eta Gipuzkoako haurren eskubideak lehenetsiz.

 

Kultura eta Kirol diputatu Denis Itxasok, Real Sociedadeko, guraso-elkarteetako, ikastoletako eta kirol-federazioetako ordezkariekin batera, Eskola Kiroleko eredu berritu bat aldarrikatu dute. Ildo horretan, azpimarratu dute proposatutako aldaketak tartean diren eragile guztiekin garatzen ari den parte hartzeko prozesu baten emaitza direla eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Arartekoaren, eskola-elkartearen –lurraldeko eskola eta ikastoletatik unibertsitateetara–, guraso-elkarteen eta kirol-federazio gipuzkoarren sostengua izan du prozesu horretan. Ekarpen horiekin guztiekin, eskola-kirolari buruzko foru-arau berri bat garatzen ari da, datorren ostegunean parte-hartzaile guztiekin batera aipatutako parte hartzeko prozesuaren barruan aztertuko dena, behin betiko idatzi eta gero onartu aurretik.

Ostegun honetan, ekainak 29, Victoria Eugeniako Club Aretoan egingo den jardunaldi horretan, tartean diren eragileei aurkeztuko zaie nola jaso diren parte hartzeko prozesuan egindako ekarpenak eta nola islatu diren eskola-kirolaren erregulazio berrian. Era berean, topaketa lagungarri izango da kolektibo guztien iritziak eta balorazioa biltzeko eta foru-arau berriaren edukiak behin betiko zehazteko. Ildo horretan, Denis Itxasok nabarmendu duenez, “eskola-kiroleko eredu berria parte hartzeko eredua da, eta lehentasun gisa Gipuzkoako haur guztien eskubideak eta ongizatea duten erakunde eta kolektibo guztiek badute zeresanik horretan”.  Ildo horretan, Itxasok azpimarratu du “proposatutako aldaketak egindako ekarpenen eta entzuteko prozesu baten emaitza direla, ziurtatuz Aldundiaren asmoa ildo horretan jarraitzea dela, adostasunaren eta akordioaren sen ona eta borondatea aplikatuta”.

Eskola-kirola aktibo handia da Gipuzkoan, eta horregatik, hura arautzeaz arduratzen den Gipuzkoako Foru Aldunditik akordio-maila handia bilatu da adingabeen prestakuntzarekin nola edo hala lotutako erakunde guztien artean. Horrela, Arartekoaren, eskola-elkartearen, lurraldeko guraso-elkarteen eta federazio eta kluben lankidetza jaso da, eta Osakidetza eta udalak ere tartean izan dira. Eskola Kirolari esker, haur gipuzkoarren % 80k kirola egiten du, duela 25 urte % 30era iristen ez zenean. Horregatik, Aldundian sinetsita gaude beharrezkoa dela Eskola Kirolaren eredua babestea, bultzatzea eta berritzea, eta hortik jarri da abian tartean diren eragile guztien parte hartzeko eredua, helburu argi batekin: Gipuzkoako haur guztien hezkuntza, osasuna eta ongizatea hobetzea.

Azken urtean zehar, aita, ama, ikastetxe, aditu eta erakundeek izan daitezkeen hobekuntzak eztabaidatu dituzte oraindik zabalik den prozesu batean eta datorren ostegunean du hurrengo hitzordua Victoria Eugenian. Aldaketak parte hartuko duten guztien ekarpenen emaitza izango dira eta sen onean oinarrituko dira, modu malguan, gehiengoaren akordioa izanik eta ororen gainetik Gipuzkoako haurren eskubide guztiak lehenetsita.

  

1295