Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak Joxean Artzek Euskal kulturari egindako ekarpen aberatsa eskertu du

Aldundiak Joxean Artzek Euskal kulturari egindako ekarpen aberatsa eskertu du

Poetaren heriotza deitoratu du.

2018/01/12

Gipuzkoako Foru Aldundiak Joxean Artze idazle, poeta eta musikariaren heriotza deitoratu du, eta euskal kulturari, euskarari eta kantagintzari egindako ekarpen aberatsa eskertu du.

"Joxean Artzek hitzak jarri zizkion gure imajinario kolektiboan hain sakon errotuta dauden hainbat eta hainbat abestiri. Kategoriako pertsona joan zaigu. Esaera, esaldi eta hausnarketa oso sakonak utzi dizkigu, euskarari, haren balioari eta gure kulturari buruz, eta bihotzean gordeta ditugu guztiak", esan du Denis Itxaso Kultura diputatuak.

Itxasok bere "hitz zoragarrien" lirismoa azpimarratu du, Mikel Laboaren Geure Bazterrak, Txoria txori edo Zaude Lasai bezalako abestietan, edo askotariko olerkietan. Gainera, gogorarazi du nola sortu zuten Artzek berak eta Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo, Julen Lekuona, Nestor Basterretxea, Jorge Oteiza, Jose Angel Irigarai eta Jexux Artzek Ez Dok Amairu taldea. Abangoardiako talde horren lana funtsezkoa izan zen, bereziki zailak ziren urte haietan euskal kultura suspertu eta biziberritu zuelako. 

  

1420