Atzealdea

Asteartean egingo dute Santa Lutzi feria Urretxun eta Zumarragan

Foto Asteartean egingo dute Santa Lutzi feria Urretxun eta Zumarragan

Asteartean egingo dute Santa Lutzi feria Urretxun eta Zumarragan

Euskadiko feria garrantzitsuenetako bat da.

santa lutzi feria

Datorren asteartean, hilak 13, egingo da Urretxun eta Zumarragan Santa Lutzi feria. Tradizio handiko azoka hau bi udalerriek antolatzen dute elkarrekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jasotzen du. Hain zuzen, Santa Lutziko hau da Euskadiko nekazaritza eta ganadu feria garrantzitsuenetako bat. Aurten, guztira bi herrietan, 487 saltoki eta postu jarriko dira, denetariko salgai eta produkturekin.

Azoka egitarau zabal batek osatzen du eta lehiaketak, sariketak eta dastatze saioak ere gongo dira. Urretxun ardo azoka eta dastatzea ere egingo dira. Azkenik, aurten ere argazki rallya egingo da.