Atzealdea

Banda zabal ultra azkarreko sareak sustatuko dira udalerri txikienetan

Foto Banda zabal ultra azkarreko sareak sustatuko dira udalerri txikienetan

Banda zabal ultra azkarreko sareak sustatuko dira udalerri txikienetan

Hirien eta herrigune txikien arteko eten digitalari aurre egiteko programa berria martxan jarriko du Foru Aldundiak

banda zabala udalerri txikiak banda ancha municipios pequeños gipuzkoa

Operadore batzuk banda zabaleko sarea zabaltzen ari dira landa eremuetan, eta, horri esker, egun Gipuzkoan dauden 2.500 biztanle baino gutxiagoko herrietan biztanle askok aukera izango dute 100 mega segundoan nabigatzeko edo telebistako plataforma digital aurreratuenak edukitzeko.

Aurrerapena, beraz, oso esanguratsua da. Horrela, beti izan den tarte digitala biztanle kopuru handiko udalerrien eta landa inguruko udalerrien artean murrizteko aukera zabaltzen da. Egun, herri txikietan ere aukera dago telesail bat goi definizioan ikusteko, urruneko prestakuntza izateko, on line jokatzeko edo gertuko batekin sarean barrena komunikazioa izateko. Alabaina, Gipuzkoako Foru Aldundiak banda zabal ultra azkarraren zabalkundea bultzatu eta bizkortu nahi du lurralde osoan zehar eta, horretarako alde batetik, oraindik estali ez diren herriguneetan komunikazio ultra azkarreko sareak zabaltzen lagunduko du, operadoreentzat kostu handiko lanak baitira.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren plana ez da hor amaitzen. Administrazioentzat buruhauste handienak beti izan dira, Informazioaren Gizartea delakoa hasi zenetik, eraikin barreiatuak; Gipuzkoaren kasuan, baserriak eta nekazaritza ustiategiak.  Inolako "bazterkeriarik" egon ez dadin ebazpen teknologikoari edo zerbitzuen prezioari dagokionez higiezinaren kokapenaren arabera (herriguneak edo eraikin barreiatuak), Gipuzkoako Foru Aldundiak nahi du 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalerrietako biztanle gehienak hiriguneen parean egotea. Izan ere, biztanleen % 90ek (37.000) hurrengo urteetan kontratatu ahal izango dituzte, eskatu eta aurrekontu eskuragarritasuna badago, etxeetarako lotura ultra azkarrak. Gainerako biztanleentzat, bakarkako ebazpenak bilatuko dira.

Aldundiak sare ultra azkarrak modu kontzentrikoan barreiatutako eraikinetara eramateari helduko dio. Lehen fase batean, laguntza ildo bat irekiko da herrigunetik 500 metro baino gertuago daude baserri eta ustiategietarako. Bigarren fasean, kilometro bat baino gertuago daudenen txanda izango da, eta hirugarrenean 2 kilometrora daudenena izango da. Gipuzkoako Aldundia laguntzen deialdia prestatzen ari da dagoeneko, eta hurrengo udaberriaren aurretik abiaraziko du.

Plangintza honen xehetasunak aurkeztu dituzte gaur eskainitako prentsaurrekoan Markel Olano diputatu nagusiak eta Ainhoa Aizpuruk, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak. Gogorarazi dutenez, aurkeztutako programa Landagipuzkoa+ egitasmoan kokatzen da, zeina aldi berean Ekonomia Suspertzeko Planaren adarretako bat den. Olanok azpimarratu duenez, ekimen horren helburua da “landa ingurunean zerbitzu eta ongizate maila bat lortzea hiriguneetakoaren parekoa, hartara, herritar kopuruari eusteaz gain, Gipuzkoako landa eremua erakargarriagoa eta lehiakorragoa izan dadin".

Diputatu nagusiak jakinarazi duenez, banda zabal ultra azkarra zabaltzeko plangintzaren lehen mugarria “datorren urtearen hasieran” jarriko dugu, lehen deialdi batekin. “Programa honekin lortu nahi dugu udalerri handien eta landa ingurunearen artean dagoen eten digitala murrizteko garaian gure ekarpena egitea. Gainera, landa ingurunean eta herri txikietan Internet lotura sendo eta lehiakorragoak izateak berebiziko garrantzia du ekonomia aktibitatea sorrarazten duten enpresa, ostatu, baserri eta abarretarako”, gaineratu du.

Ainhoa Aizpuru diputatuak adierazi duenez, "ekonomia digitala zazpi aldiz azkarrago ari da hazten ekonomiaren gainerakoak baino, eta hazkunde horren zergatia banda zabaleko Interneteko zerbitzuei zor zaie. Abiadura handiko sareen garapenak egun eragin handia du, argindar elektrikoek edo garraio sareek duela mende bat izan zutenaren parekoa, eta ustiategi eta landa inguruneko enpresak ezin dira geratu egoera horretatik kanpo”.