Atzealdea

Denis Itxasok harrera egin die Aldundian

Foto Denis Itxasok harrera egin die Aldundian

Denis Itxasok harrera egin die Aldundian

Boliviako Ensamble Moxos Gazte Orkestrak zenbait emanaldi emango ditu Gipuzkoan

Denis Itxasok harrera egin die Aldundian

Kontzertu hauek “Amnesiaren kontrako Biolinak” ekimenaren baitan daude. Ekimen honek jesuitek XVII. mendean sartutako musika tradizional moxeñoa bizirik mantendu nahi du.

Denis Itxaso, Kultura Diputatuak harrera egin die gaur goizean Foru Aldundiak Boliviako Ensamble Moxos Gazte Orkestrari.

Ensamble Moxos de Bolivia Orkestrak zenbait emanaldi emango ditu Gipuzkoan Taupada erakundearen eskutik Amnesiaren kontrako Biolinak” ekimenaren baitan. Ekimen honek Proiektu honek Foru Aldundiaren laguntza gisa 80.000 euro jaso ditu.

San Ignacio de Moxoseko Musika eta Turismoa goi mailako institutua 1994. urtean sortu zen, Nafarroako misiolari batek jesuitek XVII. mendean sartutako musika tradizional moxeñoa berpiztu nahi izan zuenean. Eskola haziz joan zen irakasle berrien etorrerarekin eta 2002an bere lehen kontzertua eskaini zuen, Amerikako musika barroko eta errenazentistako jaialdian.

Itxasok adierazi duenaren arabera, proiketu hau finkatuta dago eta harro azaldu da proiektu honek agerian uzten duelako kultur tradizio paragabeak berreskuratu daitezkeela zenbait  kolektibori lagunduz.

2003an Taupadak GKEak Musika Eskolaren berri izan zuen, eta, ordutik, ekimen horri laguntza eman dio etenik gabe. Irakasleen trebakuntza giltzarri izan da Eskolaren garapenerako eta nazioartean onartua izateko. Gaur egun proiektu egonkorra da. Eskolaren babesean sortu da Ensamble Moxos orkestra, nazioartean 15 bira (9 Amerikan eta 6 Europan) egin eta sei disko editatu dituen orkestra. Urtero, eskolan, 200 haur eta nerabetik gora matrikulatzen dira, gehienak baliabide gutxi dituzten indigenak, eta irakasle eta administrarien artean 18 pertsonako lan taldea dute.

Herriak 21.500 biztanle ditu eta Trinidad hiritik, Beni departamentuko hiriburutik, 90 kilometrora dago. Biztanleen %85 indigena da eta oso gutxi garatutako nekazaritza eta abeltzaintza jardueratik bizi dira nagusiki. Horrek, biztanleen artean, pobrezia tasa altuak eragiten ditu.

Proiektu honekin Musika Eskolari lagundu nahi zaio jarduera hauen bidez:

Ensamble Moxos orkestrak kontzertu bana eskainiko du Loiola eta Arantzazuko monasterioetan eta La Antiguako elizan, Ignaziotar bidearen Gipuzkoako zatia indartuz eta kontzertu pedagogikoak emango dituzte Azpeitiako ikastetxeetan eta La Antiguan. Horrez gain, emanaldiak emango dituzte. Manresa, Alacarraz eta La Reole-n (Frantzia. eta Azpeitia, Zumarraga eta Oñatiko liburutegi, ikastetxe eta musika eskolei Ensamble Moxosen bilduma  diskografikoa emango zaie opari.
Ensamble Moxos orkestrari laguntzeko musika instrumentuak emango zaizkio eta orkestrako kideei hiru trebakuntza saio emango zaizkie.
San Ignacio de Moxoseko pobretutako familietako haur eta nerabeei musika eskolak dohainik ematen jarraituko da. Jarduera hori indartzeko instrumentuak erosiko dira.
Trinidad hirian biolin tailerra egingo da eta esperientzia hori jasotzen duen bideo bat egingo da. Gainera, Ensamble Moxos orkestra hainbat herritara joango da kontzertuak eskaintzera, musika tradizionala indartzeko xedez.
Jesuiten misioen garaiko partiturak berreskuratzeko ikerketa lanari jarraipena emango zaio. Partitura horiek familia indigenen etxeetan sakabanatuta daude eta belaunaldiz belaunaldi jaso dituzte. Gainera elkarrizketak grabatuko dira musikari indigenekin.

ENSAMBLE MOXOS 2016-ko Giraren kontzertuak:

Irailak 20: Santa Cruz de la Sierra-Bolivia

Irailak 24: Antigua

Irailak 25: La Réole (Frantzia)

Irailak 29(goizez): Emanaldi pedagogicoa Zumarragan

Irailak 29 (gauez): Eibar.

Irailak 30: Manresa

Urriak 1: Alcárraz

Urriak 2: Igualada

Urriak 3: Andorra

Urriak 4: Kontzertu pedagogikoak Azpeitian

Urriak 5: Bilbao

Urriak 7: Donostia

Urriak 8: Loiola

Urriak 9: Arantzazu

Urriak12: Espainiako Kontsulatuan Santa Cruz de la Sierran (Bolivia).