Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Denis Itxasok Gipuzkoara aldarrikatu du zibersegurtasuneko zentroaren egoitza

Denis Itxasok Gipuzkoara aldarrikatu du zibersegurtasuneko zentroaren egoitza

Erabat aurka agertu da Eusko Jaurlaritzak gaur iragarri duen erabakiarekin

2017/06/15
  • Horrela, erabat aurka agertu da Eusko Jaurlaritzak gaur iragarri duen erabakiarekin zibersegurtasuneko zentro bat Araban zabaltzeko

Denis Itxasok lehen diputatu nagusiordeak hitz egin du Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasun zentro bat Araban zabaltzeko erabakiaren inguruan. Esan duenez, "Gipuzkoa horretarako soberan prestatua dago, eta Foru Gobernuak hilabeteak darama lan horretan". Itxasok esan du apustu hori azaldu zutela duela aste batzuk Tabakaleran egin zen legealdi erdiko balantzea egiteko ekitaldian. Izan ere, esan duenez, "zibersegurtasuneko zentroa etorkizuneko proiektu-ikur bat da, eta EAJ-PSE koalizioan bat gatoz esateko Gipuzkoan diseinatu eta abiatu behar dela, handia baita gure lurraldeak gai horretan duen esperientzia eta ezagutza, eta asko baitira Gipuzkoako enpresa-sarean alor horretan espezializaturik dauden enpresak".

"Gipuzkoak ezin du jasan erakunde komunen tratu hori. Badira arrazoi objektiboak eta erabatekoak gomendatzen dutenak, Gipuzkoan den ezagutzaz baliatuta, proiektu bat garatzeko, eragiten diena, dela industriaren segurtasunari, finantzei, kontsumitzaileei, garraioari eta egitura polizialei, dela ongizatearen alderdi garrantzitsuei eta gure gizartearen garapenari.  Ontzi horretara igo ginen, eta ez dugu jaisteko asmorik".

Buruzagi sozialista gogorarazi duenez, "legealdi honetan Foru Gobernuaren asmoa da Gipuzkoa indartzea eta lanabes eta proiektu egiazkoez hornitzea, hartara agenda zaharra gainditzeko eta ekimen berriei aurre egiteko, guk rol nagusi bat izan nahi baitugu etorkizuneko erronka handi horietan. Lurraldea prest dago abangoardian egoteko zibersegurtasunean eta gure sistema ekonomikoa eta gure segurtasun publikoa arriskuan jartzen dituzten erasoekin zerikusia duen guztian". 

  

1368