Atzealdea

Diputatuen Kontseiluak 2017ko ekainaren 20ko bileran onartutako gaiak

Foto Diputatuen Kontseiluak 2017ko ekainaren 20ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen Kontseiluak 2017ko ekainaren 20ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren bilera

Diputatuen Kontseiluak 2017ko ekainaren 20ko bileran onartutako gaiak
DIPUTATU NAGUSIA
  • Onartzea "GFAren Kudeaketa Plan Estrategikoa 2015-2019"  dokumentua, 2017ko ekainaren 20an eguneratua.  
KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Aldatzea Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta proiektuak garatzeko diru laguntzen oinarri arautzaile espezifikoak (IV. eranskina); eta onartzea diru laguntza horien 2017ko deialdia.  
GOBERNANTZAKO ETA GIZARTEAREKIKO KOMUNIKAZIOKO DEPARTAMENTUA
  • Kontratazio espediente hau onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiarentzako, ULIAZPI eta KABIA erakunde autonomoentzako eta IZFE SA elkartearentzako erantzukizun zibila/ondare asegurua kontratatzekoari buruzko esparru akordioa burutzekoa.   
MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Elgetako Udalari doan lagatzea Elgetako Ariel Etxearen erabilera: kultur etxe gisa erabiltzeko.  
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Foru Dekretu-Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Araua aldatzen duena, jabetza intelektual edo industrialaren ustiapenetik datozen errentak  murrizteari dagokionez.  
  • Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituaren transferentzia egitea Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuan. 
BIDE AZPIEGITURETAKO  DEPARTAMENTUA
  • Proiektu hau onartzea: San Prudentzio 15-23 hiritartzeko proiektua. 
  • Onartzea Lazkaoko Udalarekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmena: San Prudentzio 15-23 hiritartzeko proiektuko lanak egin eta finantzatzeko.   
  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onartzea: Beasainen, N-I errepidean, Zumadi industrialdeko sarbidearen parean, zarataren kontrako pantailak jartzeko proiektua

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

  • Gerozerlan, SL erakundearekin eta José Matía Calvo Fundazioarekin sinatutako lankidetza hitzarmenak aldatzea; eta Petra Lekuona Adinekoen Egoitza Fundazioarekin sinatutako kontratu-programa aldatzea: mendekotasun egoeratan dauden pertsonei hainbat zerbitzu emateko (II. eranskina: langileen zerrenda eta III. eranskina: araubide ekonomikoa).