Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak atsekabea adierazi nahi du atzo Aretxabaletan bi lagunen heriotza eragin zuen trafiko istripua dela eta

Aldundiak atsekabea adierazi nahi du atzo Aretxabaletan bi lagunen heriotza eragin zuen trafiko istripua dela eta

Doluminak eta elkartasuna

2018/01/05

Mugikortasuneko diputatu Marisol Garmendiak nahigabea adierazi du atzo Aretxabaletan izan zen trafiko istripuagatik. Istripuan bi lagun hil ziren, Lurraldebuseko autobus gidari bat eta autobusaren azpian harrapatuta geratu zen motozale bat.

Foru Aldundiaren Mugikortasuneko Departamentuak doluminak eta elkartasuna adierazi dizkie bi biktimen familiei eta gertukoei, eta haien ondoan izango da behar dutenerako
  

1656