Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ekainberrik %24,09ko igoera izan du bisitari kopuruan aurtengo udan eta Lili Jauregiak %13,90ekoa

Ekainberrik %24,09ko igoera izan du bisitari kopuruan aurtengo udan eta Lili Jauregiak %13,90ekoa

Zestoako bi kultur baliabideen datuek gora egin dute aurtengo eguraldiak eta eskaintzaren aniztasunak eta berrikuntzek lagunduta.

2017ko udan (uztaila eta abuztua) 5.803 bisitari ibili dira Zestoako Sastarrain bailaran Ekainberri eta Lili Jauregia bisitatzen. Lili Jauregiko “Lilitarren ohorea” antzeztutako bisita 729 bisitarik ikusi ahal izan dute eta 2016ko datuekin alderatuta %13,90 igo da. Ekainberrin, ordea, igoera %24,09koa izan da aurtengo 5.074 bisitariekin, oso igoera garrantzitsua.

 

Ekainberri – 5.074 bisitari - %24,09ko igoera

Lili Jauregia – 729 bisitari - %13,90eko igoera

 

 

 

Ekainberri

 

Lili Jauregia

 

 

2016

2017

 

2016

2017

uztaila

 

1.921

2.223

 

274

295

abuztua

 

2.168

2.851

 

366

434

guztira

 

4.089

5.074

 

640

729

 

 

%24,09

 

%13,90

 

 “Ekain Abentura” Ekainberriko arrakasta

Ekainberrin uda honetan hurbiltzen diren bisitariei historiaurrea bere osotasunean bizitzeko aukerak zabaldu egin die. UNESCO k izendatutako Gizateriaren Ondare diren margoak ezagutu al izan dituzte. Udan zehar bisitariek “Ekain Abentura” esperientziaren bitartez orain dela 14.000 urteko gizakiek nola margotzen zuten, sua nola egiten zuten eta nola ehizatzen zuten ikasteko aukera izan dute, eta esperientzia hau zabaltzeko gune berria sortu zen aurtengo udan: historiaurreko kanpalekua.

Uda hasieran haragi berezia prestatu zen, bertako ekoizleekin elkarlanean, eta bertako labeldun produktuaz ekoiztu den haragia da. Haragi hau erre eta tribuan jateko eremu berezia sortu da uda hasieran Ekainberrin: historiaurreko txabola ikusgarria, pottokak eta haragia erretzeko sua batu zaizkio lehendik zeuden margo, sua eta ehizarako guneari, kanpamendu erakargarria sortuz.

Gune berri honetan, bisitariek tailerrean ikusi eta ikasitakoa frogatzeko aukera izan dute: margoekin bere arte labarra sortzeko gunea, historiaurreko teknikekin sua egiteko txokoa eta beraien ehiza abilezia frogatzeko azagaya eta bultzagailuak erabiltzeko ehiza ibilbidearekin. Baina ekintzarik erakargarriena haragi freskoa momentuan sutan erre eta jateko aukera izan da, zelaian bertan, tribuan bilduta eta eguraldiak lagundu badu.

Udan martxan egon den eremu berri honetan, Ekainberritik pasa diren 5.074 bisitariek historiaurreko gizakien bizimoduaren alderdi ezezagunak ezagutu ahal izan dituzte, izan ere, artelanak sortzeaz gain, gizaki haiek txabolak egin, ehizatu eta jan egin behar zuten, biziraupena bermatzeko. Bisitariek ere gai izango ahal ziren frogatzeko aukera eskaini du Ekainberrik uda honetan zehar.

Aurten, gainera, pottokak izan dira Ekainberriko zelaian. Duela 14.000 gaur egun Zestoa den inguru honetan zebiltzan zaldiak Przewalski arrazakoak (Equus ferus Przewaslki) ziren, labar margo askotan irudikatu zuten arraza da, Ekaingo zaldien margoak gailentzen dira guztien artean. Przewalski zaldia inoiz ez da etxekotua izan. Bere tamainagatik, Przewalski zaldia ponien multzoan sailkatu daiteke. Hala ere, espezialista askok aukera horri uko egin eta talde horretatik kanpo kokatzen dute.

Bisitariek pottoken presentziaz gozatu ahal izan dute, hain “gurea” den zaldi arraza horretaz, horretarako prestaturiko gunean. Pottokak ez dira kobazuloan margotuta dauden zaldiak, baina beraien ondorengoak direla uler dezakegu, arraza berezi bat eta berariaz euskalduna dela gehituz. Aurtengo udako ekimen berri honekin pottokaren, bertako gure zaldiaren, presentzia indartu nahi izan da modu jarraituago batean. Horretarako, pottoka erreplikaren eta jatorrizko kobazuloaren paisaiaren parte bihurtu da horretarako prestaturiko gunean, Ekainberriren aurreko zelaian.

Gipuzkoako hartzen erakusketa

Gordailuak, San Telmo Museoaren laguntzaz, antolatutako Gipuzkoan hartzak historiaurretik gaur egunera izan duen presentziari buruzko erakusketa egon da ikusgai Ekainerrin uda guztian zehar.

Erakusketan egon diren piezen artean Lexetxikiko Urusus deningeri / Ursus spelaeus-aren garezurra egon da. Bi espezie hauen bitarteko aparteko kasua da Europa osoan bakarrenetakoa, bi espezien arteko bilakaera ebolutiboa adierazten duena. Erakusketa hau Gordailuak antolatutako erakusketa ibiltarien lehenengoa izan da. Gordailuan kontserbatzen diren bildumak hedatzea du helburu, Gipuzkoako museo eta kultur eragileekin lankidetza bideak ezarriz. Ekainberrira aurtengo udan etorritako bisitariek erakusketa berezi eta bakar hau ezagutzeko aukera paregabea izan dute, izan ere, ekainaren 30ean bukatu behar zen erakusketa, udara guztira zabaldu egin zen.

“Lilitarren ohorea”, hunkitu egiten duen bisita berezia

Zestoako Lili Jauregiko benetako eszenario eta pertsonaia historikoekin eta hezur-haragizko aktore baten dramatizazioarekin egiten da “Lilitarren ohorea” antzezlana. Bakarrizketa batean, jauregian bizi izan zen Lili leinuko azken biztanleak, Andre Madalenek, 1678. urtera eramaten ditu bisitariak, eta etxeko gelak eta aretoak ikusten dituzte bidean.

Aurtengo udan asteartetik ostiralera arratsaldetan, larunbatetan goiz eta arratsaldez eta igande arratsaldetan egin dira paseak eta guztira 729 parte hartzailek ikusi ahal izan dute Andre Madaleni gertatutakoa eta nola egin dion aurre.

 

  

1640