Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak José Eladio Jimeno artistaren bilduma partikularraren dohaintza onartu du

Aldundiak José Eladio Jimeno artistaren bilduma partikularraren dohaintza onartu du

Lan horiek eskuratzeak aberastu egingo du Aldundiaren egungo bilduma.

2017/07/20

María José Tellería: “483 margolan dira. Lan horiek eskuratzeak aberastu egingo du, Aldundiaren egungo bilduma. berezko balio artistikoaz gain, margolanek dokumentu eta ondare arloko balio oso zehatzak eskaintzen dituzte”

Aldundiak José Eladio Jimeno artistaren jatorrizko 483 margolanek osatzen duten bilduma partikularraren dohaintza onartu du.

José Eladio Jimeno Oña Santanderren jaioa, baina, lan arrazoiak tarteko, Donostian urte askoz bizi izan dena, hainbat margolan garrantzitsuren egile eta jabea da: olioak, akuarelak, pastelak, luma-marrazkiak eta marrazkiak, zenbait museo eta bildumatan daudenak.

Bere lanetan, beste konposizio batzuen artean, Donostiako eta Gipuzkoako zenbait paisaia erretratatzen dira; eta oso ezagunak dira bere luma-marrazki batzuk, Donostiako askotariko paisaiak eta eraikinak jasotzen dituztenak. 

Artistak, jakitun izanik denbora aurrera doala eta bere bilduma partikularrak lan garrantzitsua gordetzen duela, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskaini dio bere bilduma partikularra dohaintzan ematea, baldintza bakar batekin: foru erakundeak bere gain konpromisoa hartzea haren lana jasoko duen katalogo arrazoitu bat  editatzekoa.Aldundiak 2018ko abenduaren 31 baino lehen editatuko du katalogoa.  

Aipatutako asmoarekin, artistak berak eta Juan Antonio García Marcos arte kritiko eta idazleak bilduma katalogatu eta fotografiatu dute, xede bikoitzarekin: alde batetik, dohaintzaren inbentarioa egitea, eta, bestetik, etorkizunean argitaratu beharreko bildumaren katalogo arrazoitua amaitzea. Aldundiak jada jaso ditu dagoeneko lanak, zeintzuk, egun, gordetzen eta zaintzen baititu.

Bilduma jatorrizko 483 margolanek osatzen dute; horietako 62 olioak dira, eta 421, berriz, teknika desberdinak erabilita eginiko lanak (marrazketa, akuarela, tinta, pastela eta mistoa).

“Oso interesgarritzat jotzen dugu proposatutako dohaintza onartzea, lan horiek eskuratzeak aberastu egingo baitu, zalantzarik gabe, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egungo bilduma. Hala, berezko balio artistikoaz gain, margolanek dokumentu eta ondare arloko balio oso zehatzak eskaintzen dituzte, egileak zenbait leku, eraikin eta elementu arkitektoniko jaso baititu, geroago, desagertu direnak, eraitsi direlako edo hirigintza aldaketak gertatu direlako”, esan du Maria José Telleríak, Kulturako zuzendariak.

 

 

 

 

  

1856