Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Eroen Ontzia

Eroen Ontzia

Erakusketa TOPIC

2016/09/18

Eroen Ontzia, arte garaikide eta txotxongiloen artean kokatuko genituzkeen instalazioen bitartez, errefuxiatuen krisi ezberdinez edota behartutako migrazioez,hau da, errealitate garaikideko gaiez hitz egiten duen erakusketa da. Erakusketa honek gainera, fenomeno hau ez dela batere berria erakusten digu; bertan ikus daitekeen eta aldizko erakusketaren izenburua daraman instalazio batek kontatzen duen moduan, Erdi Aroan “gauza ezberdinak egiten zituztenak” edota “ezberdintzat” hartzen zen edonor, eta talde horretan sar genitzake artista txotxongilolariak, ontzi batean sartu eta itsasoz beste leku batetara, hau da, erbestera bidaltzen zituzten.

Egilea: Joan Baixas

Lekua: Tolosako TOPIC

  

1203