Atzealdea

Foru Aldundiak espedientea ireki du Bidean zentroko egoera argitzeko

Foto Foru Aldundiak espedientea ireki du Bidean zentroko egoera argitzeko

Foru Aldundiak espedientea ireki du Bidean zentroko egoera argitzeko

Gogorarazi du harrera zentro horretan hobekuntza plan bat martxan jarri duela, beste kokapen bat bilatzen duen bitartean

Foru Aldundiak espedientea ireki du Bidean zentroko egoera argitzeko

Bidean harrera zentroko emakume talde batek egindako komunikatuaren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du berehalako espediente bat ireki duela zentroko egoera argitzeko. Halaber, espedientea zabaldu duen Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak gogorarazi duenez, joan den martxotik foru erakundeak “hobekuntza plan bat martxan jarri du Aldundiaren ardurapeko zentro horretan, beste kokapen bat bilatzen den bitartean”.

Peñak azaldu du 2014 eta 2018ra bitartean, Aldundiak 162 emakumezko (eta beraien seme-alabak) artatu dituela indarkeria matxista jasandako emakumeentzako zentro horretan, langileen ratioa 1,04koa izan dela, alegia “profesional bat baino gehiatg artatutako pertsona bakoitzeko, beraien seme-alabak bertan izateko aukera izanda”. Halaber, zehaztu du 8 emakumeentzako lekua duen zentro horren errotazio bolumena baxua dela, egonaldi ertainekoa denez gero (2017an 9 kasu berri izan dira + 6 adingabe). Eta okupazioa %100etik oso beherakoa dela, une honetan bakarrik 3 emakume daudela bertan”. Alde horretatik, nabarmendu du zentroak dituen emaitzak “orokorrean oso onak direla”, beti ere kontuan edukita gertakizunen konplexutasuna, eta baita ere emakumezkoek nahiz mendeko pertsona erabiltzaileek dituzten beharrizanak eta baldintzak”.

Nolanahi ere, Peñak adierazi du Zerbitzuak erabiltzaile, langile eta enpresa kudeatzailearekin izandako bileren ondorioz, antzeman da Bidean zentroan espazioaren banaketa “ez zela egokiena (bi etxebizitza bi solairutan banatuta), eta horrek zaildu egiten zuela erabiltzaileen eta langileen arteko eguneroko harremana”.

Horregatik guztiagatik, zentroaren kokapena aldatzea erabaki zuen aldundiak eta aproposa den toki baten bila ari da, arreta hoberena eskaintzeko baldintza guztiak betetzen dituen gune bat. Bestalde, toki aldatzea gauzatzen den bitartean, foru aldundiak hobekuntza plan bat jarri du martxan Bidean zentroan, “erabiltzaile zein langileen beharrak kontuan hartzen dituena”, eta besteak beste, ondorengo neurriak dituena: 1) Espazio fisikoaren berrantolaketa, tokiaren egokitzapena posible egingo duena eta, suposatzen dugunez, baita arreta hobetzea ahalbidetuko duena ere. 2) Koordinazioa erraztuko da eta esku-hartzea zein funtzionamendua bateratuko da Urrats eta Bidean-en artean, emakumeek sentitu dezaten jasotzen ari diren arretak jarraitutasun bat duela. 3) Zentroaren antolaketa eta eguneroko funtzionamenduaren gainbegiratua eta azterketa. 4) Halaber, zerbitzua hobetzeko helburuarekin beste erakunde batzuekin elkarlanean ari gara, Donostiako Udalarekin esate baterako.

Amaitzeko, Maite Peña diputatuak errepikatu du gaurko adierazpenaren ondoren foru aldundiak espediente bat irekiko duela “salatutako egoera argitzeko”, eta azpimarratu du indarkeria matxistaren emakume biktima babesteko eta gizarteratzeko Zerbitzuaren lehentasuna dela emakume biktima hauei “arreta eskaintzea” eta “egoera hori gainditzen laguntzea”, aholkularitza eta jarraipen juridikoa barne.

2014 eta 2018ra bitartean, Aldundiak 162 emakumezko (eta beraien seme-alabak) artatu ditu bertan