Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Garbiñe Mendizabal izango da Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendari berria

Garbiñe Mendizabal izango da Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendari berria

Euskararen biziberritzearen aldeko lanean esperientzia zabala du Mendizabalek

Garbiñe Mendizabal

Garbiñe Mendizabal (Tolosa, 1961) izango da aurrerantzean Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendaria. Gaur egun eusko legebiltzarkidea, Mendizabal Euskal Filologian lizentziatua da eta graduondoko ikasketak egin ditu UPV/EHUn HIZNET hizkuntza planifikazioan. 1991. Eta 1995. urteen artean dagoeneko eduki zuen Foru Aldundiko Euskara zuzendaritza gidatzeko ardura.

Euskararen biziberritzearen alorrean ibilbide eta jakintza zabala duen pertsona da Mendizabal eta 2007tik hona Euskararen Aholku Batzordeko kidea izan da. Mikel Irizarrek utzitako lekua hartuko du Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaritzan, azken honek arrazoi pertsonalengatik urte amaierarekin batera bere kargua utzi ostean.

Datorren asteko gobernu kontseiluak onartuko du Garbiñe Mendizabalen izendapena. 

  

4308