Atzealdea

Gipuzkoak neurriak proposatu ditu finantza nahikotasuna bermatzeko Ekarpen Lege berria lantzen den bitartean

Foto Gipuzkoak neurriak proposatu ditu finantza nahikotasuna bermatzeko Ekarpen Lege berria lantzen den bitartean

Gipuzkoak neurriak proposatu ditu finantza nahikotasuna bermatzeko Ekarpen Lege berria lantzen den bitartean

Araudiaren berritze prozesuak irauten den bitartean Egokitzapenerako Funts Orokorra handitzea planteatzen du, eta akordioa laster lortuko denaren ziurtasuna adierazi du

Gipuzkoak neurriak proposatu ditu finantza nahikotasuna bermatzeko Ekarpen Lege berria lantzen den bitartean

Gipuzkoako Foru Aldundiak Egokitzapenerako Funts Orokorra handitzea eskatu du Ekarpen Lege berria lantzen den bitartean, euskal erakundeen finantza nahikotasuna bermatzeko araudiaren berritze prozesuak irauten duen bitartean. Hau da, hain zuzen, hiru lurralde historikoak lantzen ari diren puntuetako bat, araudi berriaren abiapuntu gisa. Honetaz gain, jorratzen ari dira baita ere koefiziente horizontalen berrikuspena, erakunde arteko inbertsioetarako funtsa eratzea eta biztanleko batez-besteko gastu orokorrean bidezko eta elkartasuneko politikak bilatzea.

Foru erakunde gipuzkoarra ziur dago lurralde historikoek aurki adostuko dutela Ekarpen Lege berria diseinatzeko akordioa. Helburua, edozein kasutan, sakoneko araudia diseinatzearen beharrari erantzutea da, erakunde bakoitzari bere etorkizuna erronkei aurre egitea ahalbidetuko diona eta erakunde arteko akordioan oinarritua. Gainera, euskal erakunde sistemari finantza egonkortasuna eman nahi dio, betiere lurralde bakoitzaren errealitate sozioekonomikoari egokituta, baina alde guztien finantza nahikotasuna bermatuz aipatutako legea berritzeko prozesuak irauten duen bitartean.