Atzealdea

Gipuzkoako Foru Aldundiak beste ibilgailu bat utzi dio “Grezian Zaporeak” proiektuari

Foto Gipuzkoako Foru Aldundiak beste ibilgailu bat utzi dio “Grezian Zaporeak” proiektuari

Gipuzkoako Foru Aldundiak beste ibilgailu bat utzi dio “Grezian Zaporeak” proiektuari

Zaporeak proiektuak Greziako Chios irlara iristen diren errefuxiatu siriarrei elikagaiak banatzen laguntzeko ibilgailu bat eskatu zuen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak beste ibilgailu bat utzi dio “Grezian Zaporeak” proiektuari

Intxaurrondotik-Wukrora GKEk Greziako Chios irlara iristen diren errefuxiatu siriarrei elikagaiak banatzen laguntzeko ibilgailu bat eskatu zuen, eta Gobernu Kontseiluak gaur goizean onartu du ibilgailu hori uztea. Zaporeak proiektuak zeregin horrengatik jaso zuen joan den abenduan boluntarioen lan humanitarioa aitortzen duen Eusko Jaurlaritzaren René Cassin saria.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendiak Renault Megane baten giltzak entregatuko dizkio Intxaurrondotik-Wukrora Intxaurrondoko Gastronomi Elkartea GKEri, “Grezian Zaporeak” proiektuaren arduradunari.  Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektu solidario honi uzten dion bigarren ibilgailua da, Garmendiak 2016ko maiatzean entregatu baitzizkion furgoneta baten giltzak zeregin solidario bererako.

Diputatu sozialistak ziurtatu du "iaz bezala, aurten ere ibilgailu hori GKE honi utziko diogu ‘Grezian Zaporeak' proiektuari eta Chios irlan ematen duen laguntza humanitarioari bultzadatxo bat eman ahal izan diezaion. Horregatik, eskaera jaso genuenean martxan jarri ginen berriz Lurralde Antolaketako eta Lankidetzako zuzendaritzetatik bigarren ibilgailua utzi ahal izateko”.

Ibilgailua zerbitzu publikotik desatxiki da GKEri doan uzteko, eta elkarteak erabiliko du elikagaiak banatzeko bai Chios irlara iristen diren errefuxiatuei bai bertan lanean ari diren boluntarioei; horrekin bertan aspalditik lanean ari den eta material eta elikagai gehiago eramateko asmoa duen “Grezian Zaporeak” proiektuaren lana bultzatuko da.