Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Errenteriako arte eszenikoen zentru berriak Dferian leku izatea nahi du Itxasok

Errenteriako arte eszenikoen zentru berriak Dferian leku izatea nahi du Itxasok

Itxasok Kultura Errenteriako antzerki eta dantza ekipamendu berriak datozen edizioetan Dferian parte hartzea espero du.

2016/02/09

Denis Itxaso Kultura Diputatuak gaur Dferiaren programazioaren aurkepenean adierazi duenez, bere asmoa litzateke Errenterian eraikitzen ari diren ekipamendu berriak Dferian parte hartzea.

Errenterian Dantzagunea dago, baina ekipamendu berriak beste dimentsio bat izango duela esan du Itxasok, dantza eta antzerkia esparruan sormena sustatzea izan baita bere helburua. Hori dela eta, datorren urtean edo hurrengoan bertan ekoiztuko eta burutuko diren lanak Dferian ikusi ahal izatea edota  egoitza bera erabili ahal izatea espero du Kulturako Diputatuak.

  

1670