Atzealdea

Ingurumeneko Departamentuak Irungo Emaús Gizarte Fundazioaren Ekocenterra bisitatu du

Foto Ingurumeneko Departamentuak Irungo Emaús Gizarte Fundazioaren Ekocenterra bisitatu du

Ingurumeneko Departamentuak Irungo Emaús Gizarte Fundazioaren Ekocenterra bisitatu du

Asensiok Emaúsen zeregina babestu nahi izan du berrerabilpenaren, prebentzioaren, gizarte lanaren eta ekonomia sorreraren arloan.

“Hondakinen kudeaketa politika integrala aintzakotzat hartu behar dugu, eta hau Europako hondakinen hierarkiaren lehendabiziko fasetariko bat da. Beraz, ekimen hauek bultzatu behar ditugu eta Gipuzkoako azpiegituretan barneratu behar ditugu hondakinen tratamenduaren itxierarako”, azaldu du Asensiok.

Bisitan zehar Departamentuak Emaúsen lana gertutik ikusteko aukera izan du prebentzioaren eta berrerabilpenaren arloan. Zentro honen jarduera nagusia tamaina handiko hondakinei eta ehun-hondakinei zuzentzen zaie. Bigarren eskuko artikuluen erakusketarako eta salmentarako eremua da, eta ingurumenarekiko zein baliabide gutxiago dituzten pertsonengan oinarri solidarioa du. Prezio txikian aurki ditzakezu arropa, moda osagarriak, altzariak, etxetresna elektrikoak, liburuak, eta abar.