Atzealdea

Lizitazio elektronikoa ezartzeko proiektu pilotoa abiarazi du Aldundiak

Foto Lizitazio elektronikoa ezartzeko proiektu pilotoa abiarazi du Aldundiak

Lizitazio elektronikoa ezartzeko proiektu pilotoa abiarazi du Aldundiak

Joan den irailaren 27an, eskaintzen irekiera ‘streaming’ bidez emititu zen aurreneko aldiz

Aldundiak martxan jarri du bere lehen lizitazio elektronikoa, komunikazio telefonikoei dagokiona. Bere osotasunean modu elektronikoan lizitatuko den aurreneko zerbitzua izango da, Foru Gobernua bere lan esparru guztietan desburokratizazioaren, irekieraren eta gardentasunaren alde egiten ari den apustuaren barruan. Proiektu piloto gisara prestatu da lizitazio hau; izan ere, Aldundiaren asmoa da sistema gutxinaka ezartzen joatea, bai bere lizitazio guztietan, eta baita Gipuzkoako Kontratazio Zentralak egiten dituenetan ere.

Bide horretan, Modernizazio zuzendaritzak bilerak izan ditu Aldundi osoko idazkaritza teknikoekin, hauei jakinarazteko zertan datzan lizitazio elektronikoa, eta zeintzuk diren beraien lizitazio guztietan ezartzeko eman behar dituzten pausoak. Ondorioak ateratzea eta datozen lizitazioetan hobekuntzak txertatzea ahalbidetuko du lehen esperientzia pilotu honek. 2018tik aurrera lizitazio guztiak modu elektronikoan egitera derrigortuko du Legeak, baina Aldundiak aurrea hartu nahi izan du denboran etxeko lanak egin eta sistema honek dituen abantailak aprobetxatzeko.