Atzealdea

M.a. laborategiak Molierren “Tartufo” lan klasikoaren bertsio libre bat estreinatzen du urrian Ziriza Etxean

Foto M.a. laborategiak Molierren “Tartufo” lan klasikoaren bertsio libre bat estreinatzen du urrian Ziriza Etxean

M.a. laborategiak Molierren “Tartufo” lan klasikoaren bertsio libre bat estreinatzen du urrian Ziriza Etxean

Molierren Tartuforen bertsio libre, garaikide eta diziplina anitzekoa.

M.a. laborategiak Molierren “Tartufo” lan klasikoaren bertsio libre bat estreinatzen du urrian Ziriza Etxean

Marga Altolaguirre arte ezenikoen laborategiak M.a.-ren Tartufo estreinatzen du, Molierren Tartuforen bertsio libre, garaikide eta diziplina anitzekoa.
Proiektua urriaren 6,7,eta 8an aurkeztuko da Ziriza Etxean(Pasaia).
Ziriza Etxea bezalako espazio industrial ez ohikoan eskeinitako muntaia izango da, aktoreen ezenaratze dinamikoa,rock estetika eta musika elektronikoarekin zuzenean, berlineko ezenako antzerki muntaia garaikideak gogora ekartzen dituelarik. Dramaturgia, aurkeztuko den eraikina eta ikustea datorren ikuslegoa bera ere protagonista izan daitezen bereziki diseinatua izan da.
Argumentuak,Ziriza Etxea erosi eta merkatal zentru bihurtu nahi duen familia dirudun baten inguruan hitz egingo du.Familian azalduko den partaide berri bat (Tartufo) dela eta desakordioak sortuko dira eta honek aldaketak ekarriko ditu familiar enpresaren egituran. Antzezlana festa pribatu batekin hasi eta bukatzen da,eraikinaren erosketa ospatzen dute bertan. Akzioa, festaren ospakizunaren aurreko orduan gertatuko da, beraz muntaiaren denboraren haría zirkularra izango da.
M.a.-ren Tartufok galderak egitera gonbidatzen gaitu: “Zein maskara jazteko gai gara gure helburuak lortzeko? Nola mozorrotzen gara? Agerian agertzen duguna gara edo zerbait desberdina dago ageriko horren azpian?” Antzezlanak, bakoitzak izan nahi duenarekiko identifikazio pertsonalaz hitzegiten du edo lortu nahi duen horrekiko identifikazioaz eta gure artifizio hoien azpian ezkutatzen den egiaz, gu garela sinisten dugun pertsonaiez, garen pertsonaiez eta izatea aukeratzen dugun pertsonaiez.
M.a.-ren Tartufo irabazirik gabeko muntaia bat da,M.a. laborategiak garatzen duen lanetik sortua, arte ezenikoen maisu haundien metodoetan oinarritua, teknika hauetan sakontzeaz gain, hauek gainditu eta inklusiotik eta autoarakatzetik sortzen den aktore lan oso eta kontziente bat aurrera eramatea bideratzen duen ikasketa bizia eskeintzen duena.
www.teatrodonostia.com
M.a. Laborategiko lan taldeak, M.a..ren Tartuforen estreinaldirako finantziabidea bide desberdinetatik lortu du: Alde batetik Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamenduak emandako Olatuak dirulaguntza, proiektuaren izakera berritzaile eta zeharkakoarengatik. Bestalde, “crowfunding” kanpaina batean 6200€ lortu zituzten,lagun eta senitartekoen ekarpen txikiekin. Eta azkenik, Eduardo Chillidaren litografia baten zozketa, proiekturako bereziki emana.
M.a. laborategia


M.a. laborategia Donostian kokatutako arte ezenikoen laborategi bat da, 2010. Urtean ireki zituen ateak eta Marga Altolaguirre diziplina anitzeko artistak gidatzen du. Bere helbururik garrantzitsuena, arte ezenikoen adierazpen desberdinak erakarrita hurbiltzen den orori, esperimentatzeko, teknika eta diziplina desberdinak ikasteko aukera ematea da.