Atzealdea

Maite Peñak bere “poza” adierazi du Kabia kudeatzeko moduagatik, 16 udal egoitza integratzeko

Foto Maite Peñak bere “poza” adierazi du Kabia kudeatzeko moduagatik, 16 udal egoitza integratzeko

Maite Peñak bere “poza” adierazi du Kabia kudeatzeko moduagatik, 16 udal egoitza integratzeko

Adierazi du bere Departamentuak foru arau onartu bat aurkitu zuela, “baina aurrekonturik gabe eta plan ekonomikorik gabe”

Maite Peñak bere “poza” adierazi du Kabia kudeatzeko moduagatik, 16 udal egoitza integratzeko

 

Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak bere “poza” azaldu du Aldundiak Kabia organo autonomoa kudeatu duen moduagatik, lurraldeko 16 udal egoitzak Kabian pixkanaka integratzeko. Diputatuak gaur goizeko Batzar Nagusietako osoko bilkuran nabarmendu duenez, aurreko legealdian, hauteskundeak baino astebete lehenago (2015eko maiatzaren 18an), Kabiako gerenteak bere kargua hartu zuen. “Beraz, gure gobernua lanean hasi zenean, aldez aurretik onartutako foru araua aurkitu zuen, eta hasi berria zegoen gerentea. Bestela esanda, guztia egin gabe zegoen”, azaldu du, eta erantsi Kabiak ez zuela “ez aurrekonturik, ez egoitzarik eta ez IZOrik; ez zegoen altan emanda Gizarte Segurantzan, eta ez zuen langilerik. Hau da, foru arau bat zegoen, xedatzen zuena 2016an 11 udal egoitza hartu behar zirela, baina aurrekonturik gabe eta plan ekonomikorik gabe”.      

Beraz, Peñak azpimarratu du Kabiak duen erronka “oso handia” dela, izan ere, 1.505 plaza kudeatuko ditu (1.336 egoitza plaza, gehi 169 plaza eguneko zentroetan), 299 langile (116 funtzionario eta 183 kontratudun), 18 enpresa desberdinetako 949 langile zerbitzuak eskaintzen, antolaketa desberdina duten 16 egoitza, 7 milioi eta erdiko gainkostua. “Hau da, tamaina honetako erronka bati –esan du- ezin zaio modu inprobisatuan heldu, langilerik gabe, egiturarik gabe eta aurrekonturik gabe”.

          Diputatuak azaldu du hasieratik “oztopo hori” jakinarazi zuela Batzar Nagusietan, eta horren aurrean, azaroaren 2ko 11/2015 ebazpenean, Aldundiari eskatu zioten “9 hilabeteko epean, eta beste 3tara luzagarria, beti ere udal horiekin adostuta, udal egoitzak Kabian txertatzeko eta bateratzeko prozesua eta aurreikusitako egutegia aurkeztea. “Eta hori bete egin dugu”, azpimarratu du.

Hala, adostutako ereduari jarraituz, udal egoitzak pixkanaka integratuko dira Kabian, bakoitzak integratzeko izango duen zailtasun teknikoaren mailaren arabera (baxua, ertaina edo altua), eta kontuan hartuta Irun eta Pasaian egoitza berriak irekitzeko proiektuak daudela.  Horrela, aurten Andoain, Bergara, Ordizia eta Lasarte-Oriako zentroak integratuko dira; 2018. urtean, Oñati, Errenteria, Tolosa eta Arrasate; eta 2019an, Pasaia, Irun, Eibar eta Hernani.

Finantzaketari dagokionez, plan ekonomiko bat dago prestatuta, Kabiak 2017-2019 denboraldian izango duen eragin ekonomikoa aurreikusten duena, guztira 115.742.691 eurokoa, era honetan banaturik: 2017 (21.082.221 €), 2018 (39.233.180 €) eta 2019 (55.427.290 €). 

Amaitzeko, Peñak nabarmendu du egoitza horiek dituzten udalekin izandako lankidetza “emankorra” izan dela helburua lortzeko: “aterki bakar baten babesean 16 udal egoitza sartzea, bakoitzak bere ezaugarriak eta errealitateak zituela. Eta bilera asko eginda (50etik gora) ados jartzea lortu dugu, arduraz eta errealismoz betetako ariketa eginda. Eta bilerak izaten jarraituko dugu”. Horren harira, “ziur” agertu da Kabiako arreta eta kudeaketa eredua “erreferente" bihurtuko dela Gipuzkoan adinekoen egoitza alorrean, eta ”jasangarria eta kalitatezkoa" izango dela, “emaitzetara” bideratutako kudeaketarekin, eta, gainera, Kabian integratuko diren egoitzetako “ezagutza” aprobetxatuko dela.

udalekin izandako lankidetza emankorra izan da helburua lortzeko: aterki bakar baten babesean 16 udal egoitza sartzea, bakoitzak bere ezaugarriak eta errealitateak zituela