Atzealdea

Marisol Garmendiak arkitektura master bat ireki du Pasaiaren berroneratzeari buruzko klase magistral bat emanez

Foto Marisol Garmendiak arkitektura master bat ireki du Pasaiaren berroneratzeari buruzko klase magistral bat emanez

Marisol Garmendiak arkitektura master bat ireki du Pasaiaren berroneratzeari buruzko klase magistral bat emanez

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Pasaialdea berroneratzen egiten ari diren ekintzak azaldu dizkie ikasleei; berroneratze lanerako, sei milioi eurotik gora inbertitu dituzte.

Marisol Garmendiak arkitektura master bat ireki du Pasaiaren berroneratzeari buruzko klase magistral bat emanez

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak “Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa” unibertsitate masterraren irekiera ofizialean parte hartu du. Master hori Donostiako Arkitektura Eskolan ematen da, Santiago Sánchez Beitia irakaslearen zuzendaritzapean. Marisol Garmendia bertan izan da, batetik, Pasaialdea berroneratzearen eta, bestetik, aldundiko arkitektura zerbitzuen arduraduna den aldetik.

Emandako klasean, Pasaiako badia berroneratzeko egiten ari diren ekintzak aztertu dira. Foru diputatuak hirialdea berroneratzen eta birgaitzen egindako ekintzak zehaztu ditu, baita bi urte honetan 6 milioi eurotik gora inbertitu direla azaldu ere, aurreko legegintzalditik zamatutako geldialdiaren beste aldean. Berroneratze integralaren kontzeptua nabarmendu du; izan ere, bere hitzetan, “esku artean dugun berroneratze integrala saiatzen ari da eraikitakoaren birgaitzeari gizarte- eta ingurumen-arloko alderdiak gehitzea”. Gainera, nabarmendu zuen badiaren inguruan dagoen ondare historikoa behin birgaituta eta berreskuratuta aukera ederrak sor daitezkeela gipuzkoarrek hura disfrutatu eta bisitatzeko.

Ikasleek hala galdetuta, foru diputatuak Pasaiako Portuko Plan Bereziaren Berrikuspenaren tramitazioari buruzko gai batzuk aurreratu ditu, tramitazioa behar tokira eta estimatutako epean hel dadin ahaleginak egiten ari direla, horrelako ezaugarriak dituen izapide baten korapilo eta zailtasunak gutxi ez diren arren, batez ere interes orokorreko portua den neurrian. Bukatzeko, nabarmendu zuen Pasaialdea berroneratzen aurrera egiteko udalen, Eusko Jaurlaritzaren, Portuaren eta Aldundiaren artean erakunde arteko lankidetza giroa dagoela.