Atzealdea

Marisol Garmendiak Mugikortasunaren Europako Astean parte hartu du Tolosan

Foto Marisol Garmendiak Mugikortasunaren Europako Astean parte hartu du Tolosan

Marisol Garmendiak Mugikortasunaren Europako Astean parte hartu du Tolosan

Diputatuak tolosarrei petunien loreontziak oparitu zizkien iraunkortasunaren adierazle gisa .

Marisol Garmendiak Mugikortasunaren Europako Astean parte hartu du Tolosan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentua, Ingurumen Departamentuarekin lankidetzan, Mugikortasunaren Europako Astea ari da ospatzen, Gipuzkoako lurralde osoan banatutako ekintzen bidez. Helburua da gipuzkoarrak kontzientziatzea mugikortasun iraunkor eta garbia erabiltzeak dakartzan onuren inguruan. Ekintzak asteazken honetan, irailak 20, iritsi dira Tolosara, zehazki Triangelu plazara. Bertan, Aldundiaren stand bat ipini da, mugikortasun iraunkorraren, garraio publikoaren eta bizikletaren erabileraren berri emateko eta, gainera, petunien loreontziak oparitzeko postura hurbiltzen diren herritar guztiei. Mugikortasun Departamenduak 3.000 eurorekin finantzatu ditu Tolosaldeko eskualde osoan garraio publikoa eta mugikortasun iraunkorra sustatzeko jarduerak.

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendia gaur goizean postuan egon da, Tolosako erdialdean, tolosarrei informazioa emateko eta bertaratzen direnei loreontziak oparitzeko. Garmendiaren hitzetan: “Tolosaldean ahalegin handia egiten ari dira bai Gipuzkoako Foru Aldundia, eskualde-agentzia gisa, bai Tolosako Udala, guztiok batera garraio publikoa eta kolektiboa bultzatzeko eta, horrez gain, bidegorrien sarea sustatzeko. Hemen, gure presentziaren bidez, gure nahia da instituzio guztiok eta herritarrok ere egiten ari garen ahalegina sustatu eta eskertzea. Ahalegin hori guztiok egin dezakegu klima-aldaketa geldiarazteko, bai instituzio eta gobernuek, bai herritar bakoitzak ere”.

Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat ekimen antolatzen jarraituko du aste osoan. Gaur, Tolosako ekintza horrez gain, gosari osasungarriak banatu ditugu Martutene, Oñati eta Azkoitiko bidegorrietatik igaro diren bizikletarien artean. Gainera loreontziak eta informazioa ematen jarraituko dugu Gipuzkoako beste herri batzuetan. Atzo, asteartea, Zumarragan izan zen eta bihar, osteguna, Eibarren izango da. Gainera, Mugikortasun eta Ingurumen departamentuek hitzarmen bat sinatu dute Lurraldebuseko flotak sortzen dituen berotegi-efektuko gasen isuriak neurtzeko. Horren helburua da ingurumen-inpaktua murrizten saiatzea eta garraio publiko iraunkor eta garbiagoa lortzea.