Atzealdea

Metamorphosis ikastaro ibiltaria egingo da Donostian uztailean

Foto Metamorphosis ikastaro ibiltaria egingo da Donostian uztailean

Metamorphosis ikastaro ibiltaria egingo da Donostian uztailean

Uztailaren 4tik 27ra egingo da Donostian.

Metamorphosis ikastaro ibiltaria egingo da Donostian uztailean

Donostia Kulturak eta Gipuzkoako Dantzaguneak antolatuta, eta Donostia 2016ren Elkarrizketen barruan, Iratxe Ansa dantzariak eta koreografoak egiten duen Metamorphosis ikastaroa da. Izatez, Metamorphosis Summer Course Residency dantza garaikideko ikastaro trinko ibiltari bat da, eta Donostian egingo da bere 3. edizioa 2016ko uztailean. Aurreko edizioak Beijinen (2014) eta Mexiko Hirian (2015) egin ziren. Nazioarteko eta tokiko dantzariak eta artistak bilduko ditu ikastaroak; hiru asteko egonaldi trinko batean koreografia-sorkuntza bat egingo dute, eta haren emaitza Victoria Eugenian emango dute uztailaren 27an. Aurretik, eta zenbait lankidetzari esker, emanaldiak egingo dituzte Guggenheim Bilbon, Tabakaleran, Chillida- Lekun, eta San Telmo Museoan. Dantzako sorkuntzari lotuta, arte garaikideko beste hainbat diziplinatako artistekin elkarlanak egingo dira ikastaroaren barruan.

Iratxe Ansa errenteriar dantzaria eta koreografoa da ikastaroaren sortzailea eta zuzendaria. Nazioarte-mailan egindako ibilbide bikain baten bermearekin ondutako metodologian oinarritzen da ikastaroaren egitura. Mugimendua arakatzeko eta koreografia-sorkuntza ikertzera bideratutako ikastaroa da, eta 11 herrialdetako 32 dantzari bilduko ditu Metamorphosisek. Inprobisazio-prozesu zehatz bat landuko dute ikasleek, dantza garaikideko joera berrienak arakatuta. Amaieran ikuskizun eszeniko bat egingo da Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Egonaldi artistiko gisa planteatutako prozesu honen helburuak dira:

Iratxe Ansarekin lan trinko bat egitea
Mundu osotik etorritako dantzariak eta tokikoak elkartzea
Koreografia-sorkuntza bat egitea
Egindako lanaren emaitza publikoari aurkeztea zenbait antzokitan
Kultur guneetan esku-hartzea (Encounter)
Nazioarteko sortzaile eszenikoen arteko loturak sortzea
Parte-hartzen duten dantzarien eta tokiko artisten arteko elkarlana sustatzea
Munduko sorkuntza garaikideko erreferenteak ematea eta partaide bakoitzaren potentzial artistikoa garatzea
Gisa honetako nazioarteko topaketen bidez, erakundeak eta instituzioak artea ikertzeko eta esploratzeko baliabideak gehitzeko motibatzea

Antolatzaileak

Donostia Kultura
Gipuzkoako Dantzagunea
Iratxe Ansa / Igor Bacovich         

                             

EGITARAUA

Uztailaren 4tik 26ra, VICTORIA EUGENIA

Workshopa eta koreografia-sorkuntza

Uztailaren 13a, TABAKALERA

Bideo-dantza erakustaldia eta performancea
Z aretoa, 19:30

Uztailaren 16a, SAN TELMO MUSEOA

Metamorphosis Encounter
19:00
Sarrera doakoa, museoko sarrerarekin batera

Uztailaren 22a, GUGGENHEIM BILBAO

Metamorphosis Encounter
Atrioan, bi emanaldi (90 min.): 12:00 / 18:00
Sarrera doakoa, museoko sarrerarekin batera

Uztailaren 27a, VICTORIA EUGENIA

Metamorphosis Summer Course Residency
Egonaldi amaierako ikuskizuna,  20:00
Oharra: Gonbidapenak antzokiko leihatilan egongo dira eskuragarri uztailaren 20tik aurrera.

Proiektuan parte-hartuko duten artistak

• Line (Jorge Pellicer, Johnatan Molina), Mexiko

• Diego Garcia Sotomoro, Mexiko

• Gus and Lo, AEB

• Filastine, AEB

• Tanja Rühl, Alemania

• Renata Laszczak, Polonia

• Monica Lou Mercader, Katalunia

• Paula Arbide, Argentina

• Iraia Oiartzabal, Euskal Herria

• Felipe Ugarte, Euskal Herria

• Ignacio Urrutia, Euskal Herria

• Heidi Otaduy, Euskal Herria

• Irati Laburu, Euskal Herria

• Katrin Aldanondo, Euskal Herria

• SindromeCreativo, Euskal Herria