Atzealdea

Miramar Jauregian hotel bat instalatzeko proposamenetik aldendu da Itxaso

Foto Miramar Jauregian hotel bat instalatzeko proposamenetik aldendu da Itxaso

Miramar Jauregian hotel bat instalatzeko proposamenetik aldendu da Itxaso

agd

Miramar Jauregian hotel bat instalatzeko proposamenetik aldendu da Itxaso

Gipuzkoako lehen diputatu nagusiorde eta foru erakundeko Kultura eta Turismoko arduradun Denis Itxaso aldendu egin da, gaur goizean, Kursaalek prestatutako txosten batek egiten duen proposamenetik, zeinak leku ematen baitio hotel bati Miramar Jauregian. Txosten hori prestatu da testuinguru batean, non erakundeak aztertzen ari baitira etorkizunean izan ditzakeen erabilerak eta kudeaketa eredu bat Miramar Jauregiko Partzuergoarentzat, hortik irteteko borondatea agertu baitu Eusko Jaurlaritzak.

Kultura eta Turismo Departamentuaren iritziz, “Donostia inguruan, gutxi gorabehera 2.000 hotel-plaza berri sortuko direnez datozen urteetan, ".

 “Oraindik ez da inolako erabakirik hartu horri buruz –azpimarratu du Itxasok–, baina ez gatoz bat proposamen horrekin. Zentzua izango luke Jauregiak jarrai dezan udako ikastaroen egoitza izaten, eta bilerak, biltzarrak eta erakusketak hartzen. Nahiz eta jarduera mota horrek % 100ean ez ordaindu Jauregia mantentzeko kostuak, uste dugu merezi duela apustu egitea herritarrek beretzat sentitzen duten ondare baten erabilera publikoaren alde”.

Miramar Partzuergoaren azken batzarrean, hau azaldu zuen Itxasok, Kursaalen azterlanak zer zioen jakin aurretik: “gauza bat da aukera ematea oraingo kafetegia zabaldu eta zerbitzu hobea emateko, barne hartuta kanpora irekitzeko aukera, Europako parkeetan gertatzen den bezala, baina beste bat da, oso bestelakoa, hotel bati leku ematea. Orain bertan, 20 bat udal lizentzia egonik hotelak eraikitzeko, ez dugu uste hotel gehiago egoteko premia larririk dagoenik”.