Atzealdea

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak % 2’5 handitu du 2017rako bere aurrekontua

Foto Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak % 2’5 handitu du 2017rako bere aurrekontua

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak % 2’5 handitu du 2017rako bere aurrekontua

Departamentuak 59.835.579 euroko aurrekontua izango du: 40,8 milioi euro Mugikortasuneko eta Garraio Publikoentzat eta 13,3 milioi euro Lurralde Antolaketarentzat

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak % 2’5 handitu du 2017rako bere aurrekontua

Antolaketako diputatuak bere departamentuaren aurrekontuak aurkeztu ditu gaur goizean Batzar Nagusietan. Horietaz gain, 2017. urteko helburuak eta jarraituko dituzten ildo nagusiak ere adierazi ditu. Hauen artean Lurraldebuseko zerbitzuetan eta Pasaialdearen birsorkuntza integralean egingo diren inbertsioak azpimarratu behar dira.

Garmendia diputatuak honakoa adierazi du: “aurrekontu hau onartuta, bidaiarien kopurua % 5 haztea ekarri duen Lurraldebusen zerbitzua hobetzeko gure apustuarekin aurrera jarrai dezakegu, eta Pasaialdearen birsorkuntza integrala egiteko gure konpromisoari eusten diogu. Bertan, inbertsioak egiten jarraituko dugu, eta inguru horretako udalerriekin elkarlanean jarraituko dugu, Pasaialdearen berrindartze sozioekonomikoa sustatzen segitzeko”.

Mugikortasunari eta garraio publikoari dagokienean, garraioaren antolamendura 33,5 milioi euro bideratuko dira, aurrekontuaren zati nagusia.  Partida horrekin Lurraldebusen zerbitzuak hobetzen jarraituko da. Halaber, Foru Sarea garatuz, Departamentuak 2,3 milioi euro bideratuko ditu bizikleten, oinezkoen bideen eta bidegorrien erabilera sustatzeko. Horrela, 2016an burututako lanarekin jarraituko dugu. Kasu honetan Departamentuak Ederbidea bezalako mugaz gaindiko lankidetza-proiektutan –obrak 2017an hasiko dira– hartu du parte. Halaber, udalerrien barruan udalek txirrinduentzako bideak egiteko partida bat ere erantsi da.

Lurraldearen antolamenduari dagokionean, 7,8 milioi euro inbertituko dira Pasaialdearen Antolamenduan eta Sustapenean. Helburu nagusia zona honen birsorkuntza integralarekin jarraitzea da. Horretarako, inbertsioekin jarraituko da eta Portuaren Plan Bereziarekin lan egingo da, baita Pasaialdeko udalerrien berrindartze ekonomiko eta sozialaren estrategian ere.

Aurrekontuaren gainerakoa Tolosaldeko Lurralde Plan Partzialera, lurzorua planifikatzera eta kudeatzera eta Ondarera bideratuko da.