Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Museoen Nazioarteko Eguna

Museoen Nazioarteko Eguna

Aurten, 2016. urtean gaia honako hau da: “Museoak eta Kultur Paisaiak”

2016/05/11

Museoen Nazioarteko Kontseiluak sortu zuen 1977. urtean Museoen Nazioarteko Eguna, gizartearen garapenean museoen eginbeharraz jendea ohartu zedin. Ordutik gaur arte munduko museoen komunitateak egun horretan eta urtero gai zehatz baten inguruko ospakizunak egiten ditu. Aurten, 2016. urtean gaia honako hau da: “Museoak eta Kultur Paisaiak”.
Informazio gehiago: www.gipuzkoakomuseoak.net

BIDASOA-TXINGUDI
IRUN
Oiasso Erromatar Museoa
EGITARAUA:
• Transbita Comète erakusketa: dantza performance eta musika. Bitamine Faktoriak antolatzen
Maiatzak 13, ostirala
17:00-23:00

• Jolas Eguna DBH ikasleei zuzendua.
Maiatzaren 18, asteazkena

• Ate irekiak.. Sarrera doan
Maiatzak 21, larunbata

DEBABARRENA

EIBAR
Eibarko Armagintzaren Museoa
• Bisita gidatua ‘‘Duela 100 urteko Eibartik zehar paseatuz‘ .
Nerea Alustizak gidatuta
Maiatzak 15, igandea, 11:30etan euskaraz
Maiatzak 22, igandea, 11:30etan gazteleraz
Izen-ematea: museoa@eibar.eus edo 943 708446 (bisita aurreko eguna arte)
Irteera lekua: Euskotreneko Geltoki nagusia – Dultzaineroaren estatuaren alboan
Iraupena: bi ordu
• Ate irekiak
Maiatzak 18tik 22ra ate irekiak eta sarrera dohainik Eibarko Armagintzaren Museoan, ohiko ordutegian.

ELGOIBAR
Makina Erraminta Museoa
Maiatzaren 18ko Museoen Nazioarteko egunaren ospakizuna dela eta, Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak BECeko kanpoaldean (Barakaldo/Bizkaian) Gipuzkoan ekoiztutako makinez osatutako 7 kabina dokumentatu erakusgai ipiniko ditu. Kabina hauek gure tradizio industriala azalduko dute, artisau-forjaketatik abiatuta (Erdi Aroa), armagintza (XVIII. mendea) eta makinismoa (XIX. mendea) arte. 29BIEMH baliatuz, BECeko erakustokian izango ditugu maiatzaren 18tik ekainaren 16 arte.

DEBAGOIENA

LEITZ-.GATZAGA
Gatz Ekomuseoa
Maiatzak 21 eta 22an.
• Bisita gidatuak:
• 12:00tan euskaraz
• 13:00 tan gazteleraz.
2,5 euros helduek
Doainik 8 urte edo gutxiago dituztenek.

DONOSTIALDEA
ASTIGARRAGA
Sagardoetxea
• Bisita gidatua “Erleen bizimodua ezagutuz”
Data: Maiatzak 18
Lekua: Sagardoetxea (Astigarraga)
Orduak: 11:30etan (euskaraz) eta 12:30etan (gaztelaniaz)
Izen-emateak: info@sagardoetxea.com / 943550575

• Ate irekiak
Urtero bezala, sarrera dohakoa izango da.

DONOSTIA
San Temo Museoa
Aurreko urteen programazioari jarraiki, aurten ere San Telmo Museoak musikarekin lotuko ditu Donostiako Udal Kontserbatorioaren eta Musika eta Dantza Eskolaren elkarlanaz antolatuta.
EGITARAUA:
Ate irekiak, maiatzaren 18 eta 22an
• Maiatzak 18, asteazkena, arratsaldeko 7:30ean, Kontserbatorioaren proposamenez, soprano baten kantu errezitala eskainiko da elizan, piano-jole baten laguntzaz. Kantaria Itsaso Loinaz da, eta piano-jolea, Javier Pérez de Azpeitia. Programa oparoa dute: 12 kantu, hainbat egilerenak: Mozart, Falla, Dvorak, Haendel, Schumann... Maria Martin sopranoa eta Jon Imanol Etxabe baritonoa ere arituko dira, gonbidatu gisa.
• maiatzak 22, igandea, eguerdiko 12:00etan, Musika eta Dantza Eskolako Maider Urrestarazuk antolatutako ballet klasikoa eta garaikidea tartekatzen dituen koreografia eskainiko dute Eskolako ikasleek, eta museoan zehar une ezberdinetan hainbat pieza entzuteko aukera izango da.

DONOSTIA
Untzi Museoa // Aquarium Donostia-San Sebastián
Datorren asteazkena, maiatzak 18, eta Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Donostiako Aquariumek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Untzi Museoak, goizeko 11:30etan, Donostiako kaia era desberdinean ezagutzeko aurkezten dizuegu. Jokin Gilisagastiren eskutik, Donostiako Aquariumeko ontziaren patroia eta Donostiako Arrantzaleen Kofradiaren presidentea, arrantza mundua ezagutuko dugu eta Untzi Museoko hezkuntza teknikariarekin Untzi Museoara gerturatuko gara eta bertan dagoen "Emakumeak eta Itsasoa" erakusketara bisitaldi gidatua egingo dugu.
Noiz: maiatzak 18, asteazkena
Ordua: 11:30
Lekua: Kaiko Arrantzaleen Lonja (San Pedro Elizaren ondoan)
Salneurria; doako sarrera
Plazak: erreserba bitartez. Plaza mugatuak
Nori zuzendua: 16 urte gorakoentzako.
Izen emateko epea: maitzaren 17 baino lehen.
Izen ematea: tel: 943 430 051 / untzimuseoa@gmail.com

GOIERRI

ATAUN
Barandiaran Museoa
• Ate irekiak
Maiatzaren 22an, igandez, 10:00etatik 14:00etara Museora gerturatzen diren bisitari guztiak doan ikusteko aukera izango dute.

BEASAIN
Igartza monumentu Multzoa
Baserri artean ibilbide gidatua maiatzak 21, larunbata
Naturak ingurune paregabe bat eman digu. Hala ere, honen gainean, zeraindarrek mendeetan zehar, lan egin dugu. Nekazal ustiaketak Zeraingo historian izan duen garrantzia eta gaur egun nola lantzen dugun hausnartzea izango da honen helburua

IDIAZABAL
Idiazabal gaztaren Interpretazio Zentroa.
Idiazabal Gaztaizale, Gaztaizale zikloa gazta eta edarien arteko maridajea
Gonbidatutako gazta Mahon-menorako gazta
Maiatzak 17, asteartea, 19:00 tan Interpretazio zentroan.
Salneurria: pertsonako 6€
Aldez aurretik izena ematea 943 18 82 03 tfan edo info@idiazabalturismo.com
• Bisita gidatua
Interpretazio zentrura bisita gidatua arratsaldeko 18:00tan.

ORDIZIA
D´elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroa.
Maiatzak 21 eta 22
• Ordizia Erdi Aroko Azoka

• Maiatzak 21, larunbatean 17:30tan
Gynkana.
Jakin nahi duzu Ordizia nola zen orain dela urte asko zu jaio aurretik?
Badakizu orduan ere azokak ospatzen zirela? Eta oso garrantzitsuak?
Ordiziako azrgazki zaharrekin gynkan dibertigarri batean parte hartu eta garai bateko paisaia, historia eta Ordizian bizi zen jendea ezagutuko dituzu.

ORMAIZTEGI
Zumalakarregi Museoa
EGITARAUA:
• Ate irekiak.
Maiatzak 18, 21 eta 22an: Sarrera eta bisita gidatuak doan.
Bisita gidatuen ordutegia:
• 11:00etan euskaraz
• 12:30etan gazteleraz
• 17:00etan taldearen arabera

• MNEko ginakana
Maiatzak 20, 16:30ean:
Adina: 6-12 urtekoentzat
Prezioa: Doan
Izen ematea derrigorrezkoa, maiatzaren 19a baino lehen, ohiko bideetan (museoan, mzumalakarregi@gmail.com edo 943 88 99 00)

• Album-ak ezagutzen Asisko Urmenetaren eskutik,, maiatzak 28, 16:00:
Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoak
Izena eman behar da, maiatzaren 27a baino lehen (943 88 99 00an edo mzumalakarregi@gmail.com)

ZERAIN
Zerain Paisaia Kulturala
Baserri artean ibilbide gidatua maiatzak 21, larunbata
Naturak ingurune paregabe bat eman digu. Hala ere, honen gainean, zeraindarrek mendeetan zehar, lan egin dugu. Nekazal ustiaketak Zeraingo historian izan duen garrantzia eta gaur egun nola lantzen dugun hausnartzea izango da honen helburua

OARSOALDEA

OIARTZUN
Luberri - Ikasgune geologikoa
• Ate irekiak:
Ate irekien jardunaldia, maiatzak 18an bertan antolatuko da eta bertako ordutegia hurrengo izango da:
Goizean : 9.30-14:00h.
Atsaldean: 16:00-18:00h.
Anima Zaitez!

PASAI SAN PEDRO
Albaola, La Factoría Marítima Vasca
EGITARAUA:
Maiatzak 18
• Ate irekiak
Ordutegia
10:00 // 14:00 eta 15:00 // 19:00.

• Bisita gidatuak doan
11:00 frantsesez
12:30 euskara
15:00 ingelesez
16:00 gazteleraz
Zatoz, ikasi eta disfrutatu ezazu euskal itsas kultura ezagutzen eta 16. mendeko San Juan baleontziaren erreplika zehatzaren eraikuntza zuzenean ikusten! Guzti hau doan Museoen Nazioarteko Egunean! Ez ahaztu, asteazkena, maiatzak 18an! Albaola Itsas Kultur Faktorian!

TOLOSALDEA

TOLOSA
Topic.Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa.
Aurten Topic-en DIMa maiatzaren 14 eta 18an ospatuko da.
• Ate irekiak 14 eta 18an

• Maiatzaren 14ean, Gau Zuria ospatuko da, gaueko 21:00etatik 01:00tara. Eta asteazkenean, irekita egongo da goizeko hamaiketatik gaueko bederatzietara. Gainera ondorengo ekintza hauek ere antolatu dira: 14, larunbata: Tolosako Musika Eskolako ikasleek eskainitako kontzertuak, 21:00tatik 23:00tara

• Maiatzak 18, asteazkena: Tolosako Musika Eskolako ikasleek eskainitako kontzertuak, 17:00tatik 20:00etara
Egun hauetan zehar, irekita dago Topic-eko argazki lehiaketako parte hartzea, maiatzaren 4tik 25era. Sari banaketa ekainaren 23an izango da.

UROLA ERDIA

AZPEITIA
Burnibidearen Euskal Museoa
Egun hau ospatzeko ondoko ekitaldiak antolatu ditugu:
MAIATZAREN 15ean
• Bidasoako burdinbidearen 100. urteurrenaren erakusketaren inaugurazioa. 1916ko maiatzaren 28an zerbitzua eskaitzen hasi zena.
• Bilboko Burdinbidearen lagunen elkartekoekin elkarlanean modelismo trenen erakustaldia.
• Tren historikoen hiru zirkulazio:
• 11:00tan, Portugalgo burdinbidearen 1953ko diésel Allan 301 automotorea
• 12:00tan Amorebietatik Bermeo bitarteko burdinbidearen 1888ko baporezko Zugastieta lokomotora•
• 13:00tan Portugalgo burdinbidearen 1913ko baporezko lokomotora.
Era berean, museoko tailer mekanikoan eta tren elektrikoaren erakustaldiak egingo dira.

ZESTOA
Ekainberri
EGITARAUA:
• Maiatzaren 21ean Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko Ekainberriko sarreren prezioan %50eko deskontua egingo da.
• Bisita gidatuetan Historiaurreko paisaiak bertan bizi ziren gizakietan eta beraien bizimoduan nola eragiten zuten erakutsiko da.
• Ekain Abenturan, bisitariek Paleolitoan bizirauteko beharrezkoak ziren sua egin,margotu eta kanpoaldeko zirkuitu batean ehizatzen ikasiko dute.
Beti bezala, bisita eta abenturan parte hartzeko lekua aurretik erreserbatzea komeni da, sarrerak Zestoako Informazio Puntuan hartu eta Ekainberrira.
• “Sortu (zure) labar artea” jarduera
• Maiatzaren 21ean Ekainberrira hurbiltzen diren bisitariek euren labar artista gaitasunak erakusteko parada izango dute. Ekainberriko liburutegi txokoan mahaiak izango dira margolanak burutzeko beharrezko material guztiarekin, behin lana bukatuta, artistak bere etxera eramateko aukera izango du.
Jarduera hau librea izango da egun horietan Ekainberri bisitatzeko sarrera erosten duen edonorentzat, ordutegiaren barruko edozein momentutan burutu ahal izango da.

ZESTOA
Lili Jauregia
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da Museoak eta paisaia kulturala lemapean. Maiatzaren 21ean Lili Jauregiko bisitetarako sarrerek %50eko deskontua izango dute ekitaldi hori ospatzeko helburuarekin.

UROLA GARAIA

EZKIO-ITSASO
Igartubeiti Baserri Museoa
Egitaraua:
Maiatzak 21 eta 22
• Ate irekiak. Sarrera eta bisita gidatuak doan izango dira. Ongi etorri mokadutxo ta guzti!
Bisita gidatuen ordutegia:
11:00tan euskaraz
12:30tan gazteleraz
17:00 taldearen arabera .

Maiatzak 21. 16:30-18:30 // Larunbata:
• Paisaiaren Bilakaera (Nolakoa litzateke inguru hau baldin eta...?) familientzako tailerra
Aintzira Oñederrak eta Izibene Oñederrak eskainia.
7 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendua.
Hiru ipuinen bitartez, parte hartzaileek Igartubeiti baserriaren iraganera, orainaldira eta fantasiazko etorkizunera bidaiatuko dute. Ondoren, kontakizunetatik abiatuz, paisaia, pertsonaiak, animaliak… adieraziko dituen sormen lana burutuko dute. Irudimenari zabaldutako mundua!
Izena emateko, igartubeiti@gipuzkoa.eus; 943 72 29 78 telefonoan

LEGAZPI
Euskal Burdinaren Museoa // Chillida lantokia
Burdin Haranaz disfrutatu!!!!
Maiatzaren 15ean
• Mediavilla forja tailerra.
Lekua: Chillida lantokia. Juan Mari Burguera guneaOrdua: 11:00.

• Bisita gidatuak:
• 12:00 euskara
• 13:00 gaztelera
Mirandaolako Hiru guneak (% 50 beherapena)
• Mirandaolako Burdinola + Olapintxoa
• Euskal Burdinaren Museoa
• Mirandaola parkea

URRETXU
"Urrelur" Mineral eta Fosilen Museoa
Maiatzak 20, ostirala, 17:00 – 18:00
• Arkeologia tailerra
INTERESGARRI BEZAIN DIBERTIGARRIAKIzan ordubetez historiaurreko gizakia! Begiraleak: SUHAR Arkeologia taldea Historiaurreko gizakiak nola egiten zuen sua (egurraren bidez egiteko teknikak), artea (labarretako artea), ehiza (ehizarako bultzagailu bidezko gezi jaurtiketa), suharria (suharrizko tresneriaren lanketa).
• Norentzat: 5-12 urte bitarteko haurrentzat
• Leku mugatuak: 30
• Doako
Izen-ematea Aizpurunea kultur etxean 943038088 maiatzaren 19a arte, ordenaren arabera, lekuak agortu arte.
Topalekua: URRELUR museoa (Urretxu)

  

1528