Atzealdea

Irrintzi Dantza Taldea eta Antzinako Ama Txistularien taldeari

Foto Irrintzi Dantza Taldea eta Antzinako Ama Txistularien taldeari

Irrintzi Dantza Taldea eta Antzinako Ama Txistularien taldeari

Bere berrogeitahamargarren urteurrenean

Irrintzi Dantza Taldea eta Antzinako Ama Txistularien taldeari

Denis Itxaso Kulturako Diputatuak Mikel Serrano Zumarragako alkatearekin batera omenaldia egin dio Irrintzi Dantza Taldea eta Antzinako Ama Txistularien taldeari bere berregeitahamargarren urteurrena dela eta.

Itxasok adierazi duenez kultura beti da motibo bat ospatzeko eta berrogeitahamar urte mantentzea azpimarratzeko kontua da.  

Tradizioak eta folklorea gordetzeko apustua norbaitek egin behar du eta horrek konpromiso bat eskatzen du eta zailtasun guztien gainetik bi talde hauek erakutsi dute gai izan direla tradizio horiek mantentzen eta pertsona berriak erakartzen.

Diputatuaren arabera Aldunditik balioa eman nahi zaio ez bakarrik tradizio, modu eta soinu horiek gordetzea eta  zaintzeari baizik eta baita gaurkotzeari eta egokitzeari ere.

“Nik uste dut euskal folklorea aurrerapauso inportantea eman duela modernizatzen ere jakin duelako  eta adibidez emakumeen integrazioa modu naturalean egin duelako. Guk hori balio handitzat jotzen dugu eta horregatik zoriondu eta eskertu nahi dizuegu”, esan du Itxasok.