Atzealdea

Unai Belaustegi II Errepublika aurretik Gipuzkoan zegoen errepublikanismoaz arituko da

Foto Unai Belaustegi II Errepublika aurretik Gipuzkoan zegoen errepublikanismoaz arituko da

Unai Belaustegi II Errepublika aurretik Gipuzkoan zegoen errepublikanismoaz arituko da

Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izeneko zikloaren hitzaldia asteartean KM-n

Unai Belaustegi II Errepublika aurretik Gipuzkoan zegoen errepublikanismoaz arituko da

Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izeneko zikloaren hitzaldia egongo da  astearte honetan, urriak 24, Koldo Mitxelena Kulturunean.Unai Belaustegi II Errepublika aurretik Gipuzkoan zegoen errepublikanismoaz arituko da. 
Gure historiari buruz ezagutzen ez ditugun pasarteak gizarteratzeko hitzaldi zikloa antolatu dute Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak.
Bederatzi hitzaldi izango dira guztira Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izenburupean jasoko direnak. Urtero bezala hilean behin, astearte batean ospatuko dira, urtarriletik azarora.

Urriak 24, 19:30 (euskaraz)
Unai Belaustegi Bedialauneta
Errepublikanismoa Gipuzkoan II. Errepublika aurretik 

Unai Belaustegi (1983) Historia Garaikidean doktorea da. 2014an errepublikanismoari buruzko tesia defendatu zuen, Amerikar Estatu Batuetan eginiko egonaldiaren ostean. Tesiko lehendabiziko emaitzak 2015ean liburu baten bidez kaleratu zituen Belaustegik: Errepublikanismoa Gipuzkoan, 1868-1923 (UPV/EHU). Horretaz gain, beste hainbat publikazio ditu aldizkari zientifikoetan eta bigarren liburua kaleratu du Antton Olariaga ilustratzailearekin batera (2016). Egun, UPV/EHU-ko irakaslea da Historia Garaikidea Departamentuan.

Errepublikanismo antolatua 1868 amaieran plazaratu zen lehendabiziko aldiz eta demokraziaren aldarrikapena izan zen euren ezaugarri nagusienetariko bat. Demokraziaren aldarrikapenaz gain, monarkiaren aurkakotasunagatik, estatu laikoaren eta modernitatearen defentsagatik nabarmendu ziren errepublikanoak orokorrean. Euskaldunei eta gipuzkoarrei dagokienean, ezaugarri hauez gain, euskal probintzien autonomia ere sarri agertu zen euren mitin, hitzaldi eta kroniketan eta orokorrean, foruekin lotutako autonomia izan zen. II. Errepublika eta errepublikanismoa bera ongi ulertzeko, ezinbestekoa da 1931 aurreko kultura politiko hau eta bere ingurukoekin izan zituen harremanak ondo ulertzea.