Atzealdea

Turismoren Mahaiak erabaki du Explore San Sebastian Region markan oinarritutako marketin estrategia indartzea

Foto Turismoren Mahaiak erabaki du Explore San Sebastian Region markan oinarritutako marketin estrategia indartzea

Turismoren Mahaiak erabaki du Explore San Sebastian Region markan oinarritutako marketin estrategia indartzea

Lurraldeko fluxu turistikoa handitu egin da

Turismoren Mahaiak erabaki du Explore San Sebastian Region markan oinarritutako marketin estrategia indartzea
  •  Helmugaren ospea handitu egin da nazioarte mailan, eta sasoi guztietako turismoa hazten ari da.
  • Itxasok adierazi du datuek erakusten dutela “bide onetik goazela turismo jasangarria lortzeko”

Bileran aztertu da Kultura eta Turismo Departamentuak markari buruz eta turismo estrategia berriari buruz prestatu duen txostena, eta mahaikideek berretsi egin dute.

Eskualdeek markaren potentzialtasunaren balorazio positiboa egiten dute, “sektore kohesionatu baten isla delako, eragile publiko eta pribatuez osatutakoa”, “eskaintza benetakoa eta askotarikoa delako”, “duen diseinua eta mezuagatik”, “duen diseinu eta estetika moderno eta berritzaileagatik”,  “lurraldeko elementuak txertatzeko aukera ematen duelako”, eta, azken batean, “gehien bisitatzen diren zonaldeetako bisitariak deszentralizatzeko estrategia egokia delako”.

Eskualdeek, bere maka saltzeko duten zailtasunaren jakitun, interesgarritzat jotzen dute marka hori eskualdeetara egokitzea, erraz txertatu ahal izango bailitzateke eta uniformetasun gehiago emango bailioke lurraldeari.

Turismoaren Mahaiko kideen iritziz, marka honek aukera ematen du Gipuzkoako hiriburuaren ospea eta San Sebastian terminoaren posizionamendu ona aprobetxatzeko turismoaren erakargarri gisa. Explore terminoak lurraldeko erakargarritasunak sakonago ezagutzera gonbidaten du, eta Region terminoak adierazten du helmuga lurralde bat dela, eskualde bat, herri edo hiri bat baino leku zabalago bat; eta hori guztia nazioartekoena den hizkuntza erabiliz, bisitari gehienek berehala ezagutu dezaten.

Urte eta erdiko ibilbidearen ondoren, marka protagonismoa eta bere lekua hartzen hasi da  lurraldean bertan, eta beste eragile batzuk hasi dira erakargarri edo laguntza modura erabiltzen.

Denis Itxasok adierazi duenez, “estrategia berriarekin eta marka berriarekin lurraldean zabaldu nahi izan dugu fluxu turistikoa, eta hiriburutik barrualdera eta kostaldera birbideratu nahi izan ditugu mugimendu turistikoak; helmugaren ospea handitu nahi izan dugu nazioarte mailan eta atzerriko turisten sarrera areagotu; era berean, turistak sasoi guztietan etor daitezen ahalegindu gara, eta datuek erakusten dute bide onetik goazela”.

Emaitza positiboa izan da, 2016an % 9tik gora hazi baitira turisten sarrerak eta egindako gau kopuruak, Euskadiko batez bestekoaren gainetik jarriz. Turismoak lurraldean izan duen fluxua ere handitu da, metropoli aldean eta barrualdean hazkundea % 19 eta % 13koa izan da. Lurraldeak   nazioarte mailan hartu duen ospea ere handitu da, hala atzerritarren kopurua % 14 igo da; eta sasoiaz kanpoko turismoaren hazkundea era % 12koa izan da.

Turismoaren Mahaiaren sorrerak bide eman du turismo estrategia berria lantzen hasteko, helmuga sendo bat eta eragile izateko gaitasuna duen marka berri bat sortuz.

Markaren konstatazio esplizituena eta estrategia berriak jasotzen duen filosofia osoaren irudikapena Explore San Sebastian Region turismo bulego berriaren irekiera da. Donostiako turismo bulegoaren ondoan kokatuta dago estrategikoki, fluxu turistikoak aprobetxatzeko eta turistei ahalik eta informaziorik gehiena emateko lurralde osoko eskaintzari buruz. Lehenengo urtean bulegoan izan duen balorazioa oso positiboa izan da, eta 80.000  bisitari inguru jaso ditu hamar hilabete hauetan.

Web berria markak izan duen beste aplikazio berri bat da, non lurraldea zonakatu baita balioan jartzeko elementu traktore nagusiak: Sagardoaren lurra, Euskal Kostaldea, Landa Paradisua, Ignaziotar Lurra eta Donostia.

On line komunikazioari dagokionez, emaitzen balorazioa oso ona da, sare sozialetako jarraitzaile kopuruak gora egin baitu, eta bi norabidetako komunikazioa nabarmen indartu da. Halaber, gure mugetatik kanpoko jarraitzaile ugari lortu dira, marka berriari esker. Twiterren ia 1000 jarraitzaile gehiago lortu ditugu. Facebookeko jarraitzaile kopurua 7.000 lagunetan hazi da, eta nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoko jarraitzaileak izatetik estatuko eta nazioarteko jarraitzaileak izatera pasa da. Gainera, SnSnRegion ohiko terminoa bihurtu da Googlentzat.

 

 

En la reunión se ha analizado un informe elaborado por el Departamento de Cultura y Turismo sobre la marca y la nueva estrategia turística que ha sido ratificado por los miembros de la Mesa.

Por parte de las comarcas la valoración de la potencialidad de la marca es positiva, ya que es reflejo de “un sector cohesionado, entre agentes públicos y privados”, “por la autenticidad y diversidad de la oferta que atesora”, por “su diseño y mensaje”, “por su imagen de diseño y estética moderna e innovadora”, “porque da juego para incorporar elementos del territorio” y porque, en definitiva, es una estrategia adecuada para descentralizar los visitantes de las zonas más visitadas”.

Las comarcas, conscientes de la dificultad de vender su marca, consideran interesante la adaptación de la marca a las comarcas, ya que se podría integrar fácilmente y daría más uniformidad al territorio.

A juicio de los integrantes de la Mesa de Turismo esta marca permite aprovechar la notoriedad de la capital de Gipuzkoa y el buen posicionamiento del término San Sebastian como reclamo turístico. El término Explore invita al conocimiento más extenso de los atractivos del territorio y el término Region indica que el destino es un territorio, una comarca, un lugar más extenso que una única localidad o ciudad y en el idioma más internacional para que pueda conocer fácilmente la mayoría de los visitantes.

Tras año y medio de andadura, la marca empieza a coger su protagonismo y su lugar en el propio territorio, y otros agentes empiezan a hacer uso de ella como reclamo o como apoyo a la misma.

“Con la nueva estrategia y con la nueva marca hemos pretendido aumentar el flujo turístico por el territorio y tratar de redirigir los movimientos turísticos desde la capital hacia el interior y costa del territorio; aumentar la notoriedad del destino en la esfera internacional e incrementar la entrada de turistas internacionales; y aumentar la entrada de turistas fuera de la temporada alta y los datos constatan que vamos por el buen camino”, ha explicado el Diputado de Cultura y Turismo, Denis Itxaso.

El resultado ha sido positivo ya que en 2016 Gipuzkoa tuvo un incremento de entradas y pernoctaciones superior al 9%, situándose claramente por encima de la media de Euskadi; ha aumentado el flujo turístico por el territorio con un aumento en el área metropolitana e interior del 19% y casi 13%; ha aumentado la notoriedad del territorio en la esfera internacional con una subida del 14% del número de extranjeros; y ha aumentado la desestacionalización con un mayor porcentaje de crecimiento fuera de la temporada alta (12%).

La creación y puesta en marcha de la Mesa de Turismo de colaboración público privada ha sido la base sobre la que se ha comenzado a trabajar toda la nueva estrategia turística basada en la creación de un destino sólido y una nueva marca con capacidad de tracción.

La constatación más explícita de la marca y la representación de toda la filosofía que recoge la nueva estrategia es la apertura de la Oficina de Información Turística de Explore San Sebastian región. Situada estratégicamente junto a la oficina de turismo de San Sebastian con el fin de aprovechar los flujos turísticos y ofrecer a los turistas la máxima información sobre la oferta disponible en todo el territorio. La valoración de la oficina en su primer año de vida está siendo muy positiva, y ya se han contabilizado cerca de 80.000 visitantes en sus diez meses de andadura.

La nueva web es otra de las principales aplicaciones que ha tenido la marca en la que se ha zonificado el territorio par aponer en valor sus principales elementos tractores, Tierra de Sidra, Costa Vasca, Paraíso Rural, Tierra Ignaciana y San Sebastián.

En cuanto a la comunicación online, la valoración de los resultados es satisfactoria, puesto que ha habido un incremento progresivo de seguidores en las distintas redes sociales, así como un importante auge en la comunicación bidireccional y se ha conseguido un gran porcentaje de seguidores internacionales gracias a la implantación de la nueva marca. El número de seguidores se ha incrementado en cerca de mil en twiter. En Facebook el número de seguidores se ha incrementado en 7000 y se tener seguidores mayoritariamente de la Comunidad Autónoma a tener seguidores nacionales e internacionales. Además, SnSnRegion se ha convertido en un término natural para Google.