Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Welcome Mr. Hitchcock

Welcome Mr. Hitchcock

Argazki erakusketa

2016/09/18

Alfred Hitchcockek eta bere emazte Alma Revillek 1958an, Donostiako Zinemaldiak Vértigo filmaren mundu mailako estreinaldia hartu zuenean, Euskal Herrira egin zuten bisita kontatzen du Welcome Mr. Hitchcock erakusketak, egunkari pertsonal gisa. Kronologikoki eta urratsez urrats, zinema-zuzendariak Biarritz, Hendaia, Donostia, Pasai Donibane, Baiona eta Lurda bisitatu zitueneko lau egunen kontakizuna jasotzen du. Erakusketak bidaia hura berregin du eta, iraganarekin jolastuz, gaur egun arte ekarri. Suspensearen maisua izan zenaren alderdirik ezezagunena erakusten digun argazki-ibilbide honek ehun irudi hartzen ditu, gehienak berriak, iraganera bidaiarazteko eta garai hartako moduak eta modak gogora ekartzeko.

Komisarioa: Pedro Usabiaga

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera:
10:30 - 14.00 / 16:00 - 20:00

  

1454