Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Zerga bilketa metatua %4,1 hazi da Gipuzkoan abuztuaren 31 arte, aurreko urteko aldi berdinarekin alderatuta

Zerga bilketa metatua %4,1 hazi da Gipuzkoan abuztuaren 31 arte, aurreko urteko aldi berdinarekin alderatuta

Gipuzkoako Foru Ogasunak 2015ean baino 104 milioi euro gehiago bildu ditu

2016/09/14

Zerga-bilketa metatua %4,1 hazi da Gipuzkoan abuztua arte, aurreko urteko denboraldi berdinarekin alderatuta. Zehazki, 2015ean baino 104 milioi euro gehiago bildu dira. “Aurreko hilabetetako joerari eusten diogu”, adierazi du Jabier Larrañaga Ogasun eta Finantza diputatuak, hilabeteko honetako datuak kanpaina nagusietako emaitzak barne hartzen dituela gogoratuz. “Tentuz jarraitu behar dugu lanean, hazkundeari eutsi eta urtea ondo itxi ahal izateko”, adierazi du.

Bilakaera honen zergatia azaltzerako orduan, eragin positiboa izan dute BEZ, Pertsonako Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) eta Sozietateen gaineko Zergaren bilakaerak. Arlo negatiboan, berriz, BEZaren itzulketen hazkundea eta PFEZeko ondare atxikipenen sarreren beherakada azpimarratu behar dira.

Errentaren esparruan, lan atxikipenen atalean 24 milioi gehiago jaso ditu Ogasunak (+%2,5). Ondare irabazien atxikipenak eta kapital higikorraren etekinen atxikipenak, aldiz, bilakaera negatiboa izan dute: 10,8 eta 6,9 milioi gutxiago, hurrenez horren. PFEZa bere osotasunean hartuta emaitza positiboa da, pasa den urtean baino 39 milioi gehiago batu baitira (+%4,2).

Sozietateen gaineko zergaren atalean, kuota diferentzial garbiaren sarrerak 24,8 milioitan hazi dira. Azkenik, Aldundiak kudeatzen duen BEZari dagokionez, zerga bilketa metatua %1 igo da aurreko urtearekin alderatuta, hau da, 7,5 milioi euro gehiago bildu dira: 44,1 milioi gehiago batu dira (+%4,8), itzulketak 30 milioitan hazi dira (+%7,7) eta lurraldeen arteko doikuntzak 6,7 milioi jaitsi dira (-%2,7).

  

1958