Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Zerga-bilketa metatua %4,7 hazi da Gipuzkoan iraila arte, aurreko urtearekin alderatuta

Zerga-bilketa metatua %4,7 hazi da Gipuzkoan iraila arte, aurreko urtearekin alderatuta

Gipuzkoako Foru Ogasunak 2015ean baino 120 milioi euro gehiago bildu ditu

2016/10/17

Zerga-bilketa metatua %4,7 hazi da Gipuzkoan iraila arte, aurreko urteko denboraldi berdinarekin alderatuta. Zehazki, 2015ean baino 120 milioi euro gehiago bildu dira. Bilakaera honen azaltzerako orduan, eragin positiboa izan dute BEZ, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) eta Sozietateen gaineko Zergaren ataletan jazotako hazkundeek. Arlo negatiboan, berriz, BEZaren itzulketen hazkundea eta PFEZaren ondare irabazien atxikipenak mugatu izana nabarmendu behar dira.

Errentaren gaineko zergaren esparruan, lan atxikipenen atalean 23 milioi gehiago jaso ditu Ogasunak (+%2,3). Ondare irabazien atxikipenak eta kapital higikorren etekinen atxikipenak, aldiz, bilakaera negatiboa izan dute: 24,8 eta 13,8 milioi gutxiago, hurrenez horren. PFEZa bere osotasunean hartuta emaitza positiboa da, pasa den urtean baino 36 milioi gehiago batu baitira (+%3,8).

Sozietateen gaineko zergaren atalean, kuota diferentzial garbiaren sarrerak 33,7 milioitan hazi dira: sarrera gordinek 12,4 milioi egin dute gora, eta itzulketak 21,4 milioitan murriztu dira. Azkenik, Aldundiak kudeatzen duen BEZari dagokionez, zerga bilketa metatua %3,4 igo da aurreko urtearekin alderatuta, hau da, 25,3 milioi euro gehiago bildu dira: 40,5 milioi gehiago batu dira (+%4,4), itzulketak 8,5 milioitan hazi dira (+%1,9) eta lurraldeen arteko doikuntzak 6,7 milioi jaitsi dira (-%2,7).

  

1441