Atzealdea

Zinetika Festival. Dance & Film

Foto Zinetika Festival. Dance & Film

Zinetika Festival. Dance & Film

Bigarren edizio hau azaroaren 24etik 25era egingo da Tabakaleran.

Zinetika Festival. Dance & Film

Zinetikak ikuspegi zinematografiko batetik aurkezten du mugimendua, non gorputza eta kameraren arteko harreman anitzak aztertzen diren. Artista eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraikitzen ditu, kultur-elkartrukea aberastuz.

Jaialdiak hiru sail eskaintzen ditu: Sail Ofiziala, urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatu eta lehiaketan parte hartzen duten hainbat film erakusten duena. Open Screen saila, urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatutako hainbat filmak, Edukia kontuan hartuta, lehiaketaz kanpo bada ere, jaialdian egotea merezi dutenak. Eta Zinetika Programa, izen handiko zinemagileek sortutako film ezberdinez osatua, jaialdiak hauen kalitate handiagatik aukeratutakoak (Coup de grâce de Clara van Gool, Lounge de Miranda Pennell. Atraksion de Raoul servais…) Ventanas adentro documentalaren estrainaldiaz gozatzeko aukera izango dugu gainera. Maite Bermudezek sortutako dokumental honetan José Lainez eta Concha Martinezen bizitzan zehar bidaiatu ahal izango dugu. Jose eta Concha “Anexa”, estatuko dantza garaikideko lehen konpainiako sortzaileak izan ziren eta aurten Nafarroako Viana Printzea saria jaso dute.

Oskar Alegriak zuzendutako maisu eskola ere izanen dugu, “Film bat, hiru plano”. Oskar Alegria kazetari eta zinemagilea, Punto de Vista dokumental jaialdiko zuzendari artistikoa izan zen. “Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera” gorputz eta kamara lantegia ere izanen dugu Sra. Polaroiskaren eskutik. Maria Ibarretxe eta Alaitz Arenzana, eszena eta ikus-entzunen sortzaileak dira, beste aipamen batzuen artean Gure Artea 2017 saria jaso dute. Jarduera guztiak doan izango dira.

Zinetikaren II edizio hau, azaroaren 22tik 23ra Iruñeako Kondestablearen Jauregian eta Nafarroako Filmotekan eta azaroaren 24etik 25era Tabakalerako Zineman ospatuko da. Jaialdiaren programazioa eta ekitaldietarako izen emateak Zinetika weborrian aurkitzen dira: www.zinetikafestival.com

Jaialdiak 130 film baino gehiago jaso ditu aurten, urtero ospatzen duen nazioarteko lehiaketan. Bi sari ematen dira, Film Onena Zinetika 2017 eta Zuzendari Onena Zinetika 2017, bakoitzak 500 € -ko dohaintzarekin. Aurtengo epaimahaiak Oskar Alegria eta Sra Polaroiska taldeak osatuko dute.

Trastero Creativoak antolatzen duen eta Dantzaguguneak koproduzitzen duen Jaialdi honek, Iruñeko Udaletxearen, Nafarroako Filmoteka eta liburutegiaren, Gipuzkoako Aldundiaren, Tabakalerako zinemaren, La Caixaren, Arena Comunicación Audiovisualaren, Tres Reyes hotelaren , Erreleku Erretegiaren, Diario de Navarraren eta Mecnaren laguntzak jasotzen ditu