Atzealdea

Zozkatu dira “Udalekuak” eta “Gazte Oporraldiak” programetan parte hartzeko plazak

Foto Zozkatu dira “Udalekuak” eta “Gazte Oporraldiak” programetan parte hartzeko plazak

Zozkatu dira “Udalekuak” eta “Gazte Oporraldiak” programetan parte hartzeko plazak

Zozketaren emaitzak “www.gipuzkoangazte.eus” webgunean ikusi ahal izango dira gaur arratsaldetik aurrera.

Zozkatu dira “Udalekuak” eta “Gazte Oporraldiak” programetan parte hartzeko plazak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kiroletako zuzendaritza nagusiak urtero antolatzen dituen “Udalekuak” eta “Gazte Oporraldiak” programetan parte hartzeko plazak gaur goizean zozkatu dira.

Zozketa notario aurrean egin da eta bertan izan da Gazteria eta Kiroletako zuzendari Goizane Álvarez ere.

Aurten, 3.423 haurrek eman dute izena 1.080 plazarako, eta aurrez izena eman duten gazteak, berriz, 1.077 izan dira, jarduera desberdinetan banatuta dauden 346 plazatako bat eskuratzeko asmoz.

Zozketaren emaitzak “www.gipuzkoangazte.eus” webgunean ikusi ahal izango dira gaur arratsaldetik aurrera.

Hemendik aurrera, programa baterako zein besterako plaza lortu dutenek behin betiko izena emateko urratsak eman beharko dituzte, eta oraingoan zorterik izan ez dutenek itxarote-zerrenda osatuko dute, hutsik geratzen diren plazak betetzen joateko.