#911

Egunez egun orain

Gipuzkoa hobeago bat eraikitzeko egunero egiten dugu lan.

Egunez egun Orain

Gipuzkoa hobeago bat eraikitzeko egunero egiten dugu lan, 1. egunetik 1461. egunera arte. Ezagutu ezazu.

#1
#1461

Kabiak 1.505 plaza eta 1.248 langile izango ditu.

Lurraldeko 16 udal egoitzak KABIA erakunde publikoan integratu dira, adostutako kalitatezko eredu jasangarri baten bitartez.

Gizarte politika

#381

Antzuola-Bergara tartea amaitzean, eskualde eta herri guztiak lotuta izango dira Gipuzkoako Biribilguneari esker.

Lurraldeko azken bide-lan handiei hasiera eman zaie. Honela, “Gipuzkoako Biribilgune” gisa ezagutzen den edukiera handiko errepide sarea amaituko da, eta horrek guztiz hobetuko ditu lurralde oreka eta ekonomia.

Gipuzkoako biribilgunea

#420

300 plaza berri sortu dira adinekoen egoitzetan eta eguneko zentroetan.

Honela, ondorengo urteei begira, biztanleriaren zahartzeari aurre egiteko prestatzen ari da Gipuzkoa. Hori da lurraldeko erronka nagusienetako bat.

Gizarte politika

#485

Zahartzeari eta desgaitasunari arreta emateko eredu berritzaile eta aitzindarienak izango dira Pasaiako zentro batean.

Etorkizuna Eraikiz programaren esparruko proiektua da, eta hirugarren adineko pertsonak zaintzeko zerbitzuen bikaintasuna lortzea du helburu, baita adineko pertsonen egoitza-zainketa ereduaren berrantolaketan aurrera egitea ere.

Etorkizuneko estrategia berriak

#491

Langabezia bi digitutik behera jaitsi da Gipuzkoan lehen aldiz.

Ekonomia Suspertzeko 2015-2019 Plana fruituak ematen hasi da.

Ekonomia

#515

470.000 biztanle ordezkatzen dituzten 24 udalerrik elkarbizitza sustatzen duen Bizikidetza Lantzen programan parte hartu dute.

Elkarrizketa, sentsibilitate ezberdinen arteko adostasuna eta biktimen babesa sustatuz, Gipuzkoaren biztanleen % 65era iritsi gara.

Kultura politikoaren eta demokrazian sakontzeko programa

#526

20 enpresetako 3.500 langile baino gehiago kontziliazioaren eta langileen parte-hartzearen inguruko proiektu pilotu berritzaile batean parte hartzen ari dira.

Etorkizuna Eraikiz programaren esparruko beste proiektu bat da. Gipuzkoaren etorkizuna eraikitzeko sortu den elkarlan eredua da.

Gobernantza estrategia berria

#598

2016an inoizko jende kopuru handienak hartu du ostatu Gipuzkoan, % 9,4 haziz.

Inflexio-puntu bat da Gipuzkoa helmuga turistiko orekatu gisa finkatzen duen eskaintza tradizionalean.

Tabakalera eta Gipuzkoako kulturgintza

#634

Elkar-EKIN Planak 5.000 pertsonari gizarteratzen lagunduko die.

Gizarteratze prozesuan dauden pertsona eta familien garapen pertsonala eta integrazioa indartzeko laguntza ekonomiko bat jarri da abian. Joan den urtean 1.500 pertsonak jaso zuten Elkar-EKIN planaren laguntza zuzena, eta aurten 5.000 onuradun izatea espero da.

Gizarte politika

#637

Tabakalerak goi-mailako zine eskola berritzaile bat izango du.

Ikasle nahiz profesionalei zuzendua egongo da eta Deustuko Unibertsitatearen laguntza izango du.

Tabakalera eta Gipuzkoako kulturgintza

#638

Gipuzkoak erreferente izango diren zentroak izango ditu zibersegurtasun, biozientzia eta energia esparruetan.

Etorkizuneko erronkek zerikusi handia dute berritzaileak diren sektoreekin, eta Gipuzkoan baditugu gaitasuna eta ezagutza, besteak beste, biozientzian, fabrikazio aurreratuan eta zibersegurtasunean, energian eta elektromugikortasunean, eta gastronomian eta elikaduran.

Etorkizuneko estrategia berriak

#672

Dagoeneko 419 dira Ekonomia Suspertzeko Planari esker sortu diren enpresak.

Horietatik 147 emakumeek sortu dituzte. Eta hori guztia, urteroko 50 milioi euroko inbertsioari esker.

Ekonomia

#687

Laugarren industria iraultza urratsak ematen hasi da.

Fabrikazio Aurreratuko Gipuzkoa 4.0 Sarea sortu da, fabrikazio aurreratuago, eraginkorrago eta jasangarriago bat lortzeko.

Etorkizuneko estrategia berriak

#701

Europako Balorizazio Plantarik aurreratuena izango du Gipuzkoak.

94.000 tona CO2-ren isurketa ekidin eta 45.000 etxe energiaz hornituko dituen Gipuzkoako Ingurumen Gunea eraikitzeko makinak sartu dira Zubietan.

Hondakinen kudeaketa

#715

Pasaialdea biziberritzeak portuko jarduna eta lurralde oreka hobetuko ditu.

Proiektuaren garapena aitzindaria izango da, zonaldeko lau udalerrik parte hartuko baitute. Egin beharreko lanen % 85a ordainduko du Aldundiak, guztira 2,24 milioi euro.

Pasaialdearen biziberritzea

#717

Urnieta, Aurrekontu Irekien galdeketan parte hartzen duen lehen herria.

Helburua da 37 udalerritako herritarren iradokizun eta beharrak jasotzea. Aldundiaren webguneak berak ere parte-hartzeko aukera zabaltzen du.

Gobernantza estrategia berria

#728
 
// ]]>