orainpartaidetza

 

Kontseilu Sektorialak

 

Gipuzkoak Lurralde historiko bezala barnealdeko arrantzaz arduratzeko gaitasuna du. Hala, kontseilu honen helburua sektore honetan jarduten duten aktoreei aholkua ematea da. Kontseiluaren arduraduna Miren Ainhoa Aizpuru Murua da.

Basogintzako baliabideen antolaketa eta kudeaketarako partaidetza sustatzean datza kontseilua; biodibertsitatea, produktubitatea eta bizitasuna garatzeko helburuarekin. Miren Ainhoa Aizpuru Murua da arduraduna.

Biodibertsitatearen sektoreko administrazio eta eragile sozial zein ekonomikoen arteko elkarrizketa sustatzean datza. Kontseiluak garapen ekonomikoak ingurua ez eraldatzeko moduak bilatzea du helburu, Miren Ainhoa Aizpuru Muruarekin arduradun gisa.

Bizikleta eta bere mugikortasunari lotutako gaien partaidetzarako kontseilua da, Aldundiaren iraunkortasunaren aldeko konpromisoari jarraituz. Arduraduna Maria Soledad Garmendia Beloqui da.

Kontseilua Gipuzkoako eskualdeekin ehizaren jardueratan aholkularitza eman eta elkarrizketa sustatzean datza. Arduraduna Miren Ainhoa Aizpuru Murua da.

Kontseilua ikastetxe, udal eta kirol federazioekin harremanetan dago etengabe eskola kiroleko gaietan partaidetza bilatzeko. Kontseiluaren arduraduna Denis Itxaso Gonzalez da.

Aldundiak euskararen erabilera ziurtatzeko duen konpromisoari jarraituz, foroak euskararen sustapenean herritarrek parte hartu eta erabaki ahal izatea du helburu. Foroaren arduraduna Mikel Irizar Intxausti.

Kontseilua ezinduekin eta ezindu-erakundeekin harremana izatean datza, ezinduek gizartean parte hartzea sustatzea xede. Maite Peña Lopez da arduraduna.

Kontseilua gizarteratzearen arloan diharduten talde eta erabiltzaileen parte-hartzea aurrera eramatean datza, pertsona baztertuen edo bazterketa arriskuan dauden pertsonei ahotsa emateko helburuarekin. Kontseiluaren arduraduna Maite Peña Lopez da.

Gizloga logistika eta garraioaren garapenerako kontseilua da, ekintza positiboak bilatzeko azterketa, eztabaida eta hausnarketarako gunea izanik, erakunde eta eragileen interesak eta beharrak kontuan izanda. Miguel Angel Crespo Rico da kontseiluaren arduraduna.

Gunea Gipuzkoako berdintasunerako partaidetza eta elkarrizketa espazioa da, mugimendu feminista eta emakumeen elkarte-mugimenduekin adostuta, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lantzea duena helburu. Gunearen arduraduna Miren Elgarresta Larrabide da.

Kontseilua hondakinen kudeaketa orokorraren eskumena duten erakundeen arteko elkarrizketa bilatzean datza, gizartearen parte-hartzea bilatuz. Bere arduraduna Jose Ignacio Asensio Bazterra da.

Kirol politikari dagozkion gaien inguruan aholkularitza, jarraipen eta eztabaidarako organoa da. Besteak beste, kirol federazioen zeregin publikoak eta federazio berriak sortzeko irizpideak ezagutzera ematea da bere funtzioa. Kontseiluaren arduraduna Denis Itxaso Gonzalez da.

Batzordeak migrazio eta aniztasun politiketan aholkularitza ematean datza, elkarren arteko onarpena eta Gipuzkoako herritar guztien aukera berdintasuna lantzeko.

Batzordea turismo ibilgailuetan egiten diren garraio publikoko bidaien inguruan aholkularitza ematean datza, herri barruko zein herri kanpokoetan. Esaterako, udalerri bakoitzean gehienez zenbat lizentzia egon daitezkeen edo zerbitzu bereziak zein kasutan antolatuko diren aholkatzeko eskumena du. Bere arduraduna Jose Ignacio Prego Larreina da.