Orain.

Orain martxan jartzeko unea da, gu martxan jartzekoa, alegia. Esnatzeko garaia da, egiteko ordua, Gipuzkoa aktibatzeko ordua, geuri eta gainerakoei zertarako gai garen erakusteko ordua. Orain da Gipuzkoa. Eta orain gaur da.
Esaterako, , ordutan.

OrainErrezil, Lasarte-Oria, Albiztur, Berrobi, Tolosa, Zumarraga, Beasain, Aia, Deba, Olaberria, Mutiloa, Errenteria, Alegia, Baliarrain, Zestoa, Hernialde, Asteasu, Elduain, Orio, Legorreta, Andoain, Bidegoian, Larraul, Billabona, Ezkio-Itsaso, Beizama, Getaria, Orexa, Bergara, Ibarra, Lezo, Ormaiztegi, Leintz-Gatzaga, Astigarraga , Donostia, Zarautz, Aduna, Berastegi, Elgoibar, Zegama, Idiazabal, Arrasate, Mutriku, Pasaia, Lazkao, Abaltzisketa, Zerain, Aizarnazabal, Elgeta, Alkiza, Segura, Urnieta, Urretxu, Antzuola, Gabiria, Eibar, Ordizia, Hernani, Belauntza, Aretxabaleta, Irun, Amezketa, Hondarribia, Mendaro, Itsasondo, Soraluze, Ataun , Zaldibia, Altzaga, Zizurkil, Gaintza, Anoeta, Ikaztegieta, Azpeitia, Usurbil, Oiartzun, Lizartza, Oñati, Leaburu, Azkoitia, Legazpi, Orendain, Zumaia, Irura, Gaztelu, Arama, Eskoriatza, Altzo

Egiteko ordua da, Gipuzkoa aktibatzeko ordua, geuri eta gainerakoei zertarako gai garen erakusteko ordua. Betidanik egin izan dugu. Historian zehar gauza handiak egin izan ditugu sinetsi eta batu garenean. Berriz egiteko ordua da. Liderrak gara industrian, enpresa-eredu aitzindariak asmatu ditugu, I+G+Bn liderrak gara... gipuzkoarrak gara.

Aberastasunak sortzen badakigu, baina baita banatzen ere. Gure lurraz harro, baina Europara eta mundura zabalik. Tinkotasunean sinesten dugu, baina inoiz ez inposaketan. Esfortzua dugu lelo, baina baita elkartasuna ere. Estatu mailan liderrak gara ongizatean, ekonomian, gizarte justizian eta berdintasunean. Gipuzkoa gara. Eta ez dugu zarata handirik egiten. Apaltasunez, lan eginez, arduraz aritzea eta errespetuz jokatzen. Kexak eta aitzakiak alde batera utzi behar ditugu. Frustrazioa iraganean geratu da. Zurikeriak iragana dira. Geldirik egotea iraganeko kontua da. Ezin dugu jarraitu arazoei bueltaka. Hori guztia atzoko gauza da.

Orainari buruz hitz egiteko unea da. Etorkizuna orain da eta etorkizuna eraikitzeko erabakiak orain hartu behar ditugu. Gure lurra zaintzea orain da. Elkartasuna orain da. Lan egitea, laguntzea, elkarbizitzari ekitea, adostasuna orain dira.

Orain da Gipuzkoa.
Eta orain gaur da.

Bideoa ikusi