Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Andoaingo Rock Jaialdia 2023

2023/06/10 18:00 - 23:59

Andoaingo Udaleko Kultura Sailak guztia prest du aurten berriz herriko eta inguruko rock zaleak gozaraziko dituen XV. Andoaingo Rock Jaialdirako. Hamabosgarren edizioa egingo du aurten eta urteurren biribil honetarako, bertako eta nazioarteko taldeek osatutako eskaintza zabala prestatu dute antolatzaileek.

Black Lips estatubatuarrak dira ekainaren 10ean egingo de jaialdiaren talde izarra. Haiekin batera, Nafarroa plazako agertokia partekatuko dute The Schizophonics, The Giant Robots, The Courettes, Chocolat Billy eta Nize taldeek, 18:00etatik aurrera. Aurten ere, eguerdi aldean Aperitif saio berezia egingo da. Arratsaldeko kontzertu guztiak Nafarroa plazan izango dira, doan.

Black Lips-ek (Estatu Batuak) 1999 urtetik dihardu, mundu guztitik zehar, garage estilotik hasi eta gaur egungo rock sofistikatuagora, beraien musika indartsua ezagutarazten. Apocalypse Love disko berria kaleratu zuten iaz eta lan berriko kantak aurkeztera etorriko dira Andoainera. Emanaldian ez da faltako ziurrenik Bad kids kanta ezaguna, Spotify plataforman jada 23 milioi stream-etik gora dituen abestia, hain zuzen.

Haiekin batera, The Schizophonic herrikideak igoko dira Nafarroa plazako agertokira. Kaliforniarrak hauek, famatu egin dira eskaintzen dituzten emanaldi lehergarriengatik, izan ere, “Estatu Batuetako zuzeneko bandarik basatiena” dela esaten dute askok. The Giant Robots, suitzarrak dira eta hauek ere maisutasunez mugitzen dira eszenatokiaren gainean eta underground rock eszenan gero eta izen handiagoa dute. The Courettes, aldiz, bikote danimarkar-brasildarra da, aise mugitzen dena garage estiloaren, 60ko Girl Groupen soinuaren eta doo woop-aren artean. Kritika espezializatuak haien 2021ko lana urteko onenen artean hautatu zuen.

Chocolat Billy eta Nize taldeek osatuko dute kartela. Lehenak, frantsesak, talde berezia dira, partaide guztiek elkarren artean trukatzen baitituzke instrumentuak zuzenean eta soinu basati eta erritmo sendoduna da beraien zigilua. Nize, ordea, bertakoak ditugu, bilbotarrak. Hirukote honek 2020an Ezin lanarekin egin zuen debuta, noise-rock, hardcore eta punk doinuekin.

Aperitif-a eguerdian

Aurreko edizioetan bezala, jaialdia girotzeko Aperitif-a eguerdi parteko kontzertu sorta antolatu da. Emanaldiak SALKIN elkartearen laguntzari eta elkarlanari esker sustatuko dira, herriko plaza ezberdinetan: 12:00etatik aurrera Arima (Bilbo) Zumea Plazan; ondoren Siglas (Donostia) Plaza Morean; eta azkenik Krin taldea (Irun) Goikoplazan.

Google Calendar-era gehitu

Musika

Kultura

Turismoa

Andoain


Informazio gehiago