Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Azoka solidarioa: Freskatu platerak! (Hitzetatik - Ekintzetara)

2023/06/14 00:00 - 23:59

Ordizian bertako produktuen Azoka Solidario freskoa egingo dute ekainaren 14an, igandea. Ordiziako Lagunkiro elkarteak hilabetean behin elikagaiak banatzen ditu egoera zaurgarrian dauden 105 familien artean. Normalean zailtasunak egoten dira elikagai freskoak eskuratzeko, eta hori izango da Freskatu platerak! ekimenaren helburua.

Azokako produktu freskoak erosi eta azokan jarriko den bilketa puntuan garaiko barazkiz osaturiko saskiak osatuko dira beharra duten familien artean banatzeko. Ekimenean Ordiziako ikastetxeetako ikasleen laguntza jasoko da.

Parte hartzeko bi aukera eskaintzen ditu egitasmoak: azokako bezero gisa, produktuak eraman eta ekarpena egitea, edo Lagunkiro elkarteko kideekin, elikagaien bilketa eta antolaketan laguntzea.

Google Calendar-era gehitu

Azoka

Gizarte Politika

Ordizia


Informazio gehiago