Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Disko aurkezpena. Ubera

2024/04/17 11:30 - 12:15

TikTara Musika Elkarteak antolatutako disko aurkezpena:

Ubera

XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran, milaka euskaldunek bizi berri baten bila bidaiatu zuten Hego Amerikara. Aro kolonialean berriz, haien bidaia eta bizitza historia eta kondairaren artean galtzen den beste askok Atlantikoa zeharkatu zuten. Azken finean, Kontinente Berriak milaka pertsona erakarri zituen bizimodu berri bati ekiteko, aberasteko edo ametsak betetzeko leku gisa.

TikTara taldeak sustrai latinoko musika sortzen du euskaraz idatzitako hitzekin. Ubera proiektuak euskal migratzaileek Ameriketan bizi izan zituzten esperientzietan sakontzen du, migratzaile horiek bertan aurkitutako musikaz lagunduz. Orohar, proiektuak bidai musikala egiten du, kultura askoren ekarpenarekin Hego Amerikako kultura nola sortu den azaltzeko asmoz baina batez ere, euskal kultura hegoamerikar kulturaren ekarpenarekin nola aberastu den ulertzeko.

Partaideak: Aritz Luzuriaga, Harkaitz Bastarrika, Ander Zulaika, Beñat Isasti

(Hizkutnza: euskara)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK