Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Liburu aurkezpena. Juan María Araluce. J.J. Echevarría Pérez-Agua

2024/04/29 18:30 - 20:30

ADI! Ordu aldaketa: 19:00etan hasi ordez, 18:30etara aurreratu da

Almuzara argitaletxeak antolatutako liburu aurkezpena:

Juan María Araluce
El defensor de los Fueros asesinado por ETA

Juan María de Araluce Villar jaunaren ondarea ahanzturan lurperatu zuten, nahiz eta Juan Maria berak askatu zituen zentralismo frankistaren korapiloak, diktadorea oraindik bizirik zegoen bitartean, hain zuzen. Tradizionalista gisa, Ekonomia Itunaren berrezarpenaren arkitektoa izan zen, foruak Franco hil ondoren zaharberritutako Monarkiaren berezko elementu gisa interpretatu baitzituen. Erresumaren Kontseiluko kide erabakigarria izan zen, eta bere jaioterria, Bizkaia, eta adopzio lurra, Gipuzkoa, Espainiako esparruaren barruan autonomiez hornitu nahi izan zituen. 

Juan José Echevarría Pérez-Agua kazetaria eta historialaria da. Besteak beste, El País eta CNN+ komunikabideetan lan egin zuen: lehenengoan, ETA erakunde terroristari buruzko informazioak ematen zitue; bigarrenean, berriz, informazio edukien zuzendaria izan zen. Historialari gisa, batez ere frankismo berantiarra eta trantsizio demokratikoa –bereziki Euskal Autonomia Erkidegokoa– ikertu ditu, eta 2019an La constitucionalización de la foralidad (1975-1978) argitaratu zuen. Madrilgo Carlos III Unibertsitateko irakaslea da.

Partaideak: Juan José Echevarría Pérez-Agua, Luis Castells.

(Hizkuntza: gaztelania)

Ikusi ekitaldiaren bideoa

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK