Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Jardunaldia. Foucault 40 años después

2024/05/06 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak antolatutako jardunaldia:

Foucault 40 años después: El espíritu de un mundo sin espíritu

1978ko maiatzean, Italiako Corriere della Sera egunkariaren jabearekin hitz egin ondoren, Foucaultek intelektual talde bat antolatu zuen, "ideien erreportajea" saila egiteko helburuarekin. Horiek horrela, Foucault Iranera joan zen, kazetaritza erreportajeak idazte aldera. Ekialde Hurbilera bi aldiz bidaiatu zuen, xahren erregimenaren aurkako altxamendua gertutik jarraitzeko, munduko arreta bereganatua baitzuen. Bi egonaldi horietatik bederatzi artikulu atera ziren. Hainbat gai landu zituen sail horretan, jasotako kritikei erantzuteko idatzi zituen elkarrizketa eta artikuluekin batera, arazo zahar eta berriei buruzko begirada berri bat aktiba dezaketenak. "Ideien erreportajea"ren nozio berean, gaur egun oraindik indartsu entzuten diren bi kezka gurutzatzen dira: intelektualen konpromiso politikoa eta imajinario politiko berriak bilatzeko beharra.

Foucaulten heriotzaren 40. urteurrena dela eta, hitzaldiak antolatu dira gonbidatu adituekin, gaurkotasunaz eta Irani buruzko kazetaritza testu horien garrantziaz hitz egiteko.

EGITARAUA

Entre revolución y democracia, Joaquín Fortanet Fernández, Filosofiako irakaslea eta ikertzailea Zaragozako Unibertsitatean. Aditua da Michel Foucaulten pentsamenduan eta filosofia frantses garaikidean, eta gaiari buruzko dozenaka artikulu argitaratu ditu hainbat aldizkari akademikotan.

Pensar tras la Revolución: Foucault entre el marxismo y los 'nuevos filósofos', Germán Cano Cuenca, Pentsamendu Garaikideko irakasle titularra Filosofia eta Gizarte departamentuan eta ikertzailea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Filosofia garaikidea sakon ezagutzen du, dozenaka artikulu argitaratu ditu aldizkari akademikoetan, eta, gaur egun, aldizka egunkarietan eta prentsako kultura gehigarrietan kolaboratzen du.

¿De dónde sacar las fuerzas para una transformación social? La revolución iraní como campo de pruebas en el pensamiento de Michel Foucault, Julián Sauquillo González, Unibertsitateko katedraduna Zuzenbide Publikoko eta Filosofia Juridikoko departamentuan, eta ikertzaile Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Zuzenbidearen filosofian aditua da, eta dozenaka artikulu argitaratu ditu hainbat aldizkari akademikotan.

Jardunaldiaren moderatzailea, Aitor Alzola Molina, doktoratu aurreko ikertzailea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Michel Foucaulten filosofiari buruzko ikerketa bat egin du, haren obraren azken aldia aztertzeko.

Partaideak: Joaquín Fortanet Fernández, Germán Cano Cuenca, Julián Sauquillo González; Aitor Alzola Molina

(Hizkuntza: gaztelania)

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK