Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Hitzaldia. Koldobika Jauregi y el Museo Ur mara, Elena Cajaraville

2025/12/11 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak eta Arteliburu21 Elkarteak antolatutako hitzaldia:

Koldobika Jauregi y el Museo Ur mara

Hitzaldi honetan, Koldobika Jauregiren ibilbide artistikoaz hitz egingo dugu; bere obraren eboluzioaz eta haren periodo ezberdinez. Garai figuratiboa, kritika soziala eta indarkeriaren salaketa, zaldiak eta erretaula. Abstrakziorako trantsizioa, garai beltza eta obra sinbolikoa. 

Bere obra performatiboa azalduko dugu, grafika iragankorrak zer diren eta nortzuk ziren ekintza artistiko hauek burutzen zituzten Sk efimeroakeko kideak. 

Ezin da Koldobika Jauregitaz hitz egin Ur mara Museoaz hitz egin gabe, prozesu intelektualaren ezinbesteko zatia baita. Hor aurkitzen ditugu euskal sortzaile honen obra ulertzeko giltzarriak, eta bere bizitzaren irakurketan aurkitzen dugu Ur mara Museoaren hazia. 

Partaideak: Elena Cajaraville; Luis Barrios.

(Hizkuntza: gaztelania)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Kultura

Donostia

Agenda KMK