Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Hitzaldia. Una mirada experta a la ciberseguridad, Floren Molina

2025/12/15 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak eta Canal Europak antolatutako hitzaldia:

Una mirada experta a la ciberseguridad

Gaur egun, zibersegurtasuna da kezka handiena eragiten duen gaietako bat, ez bakarrik enpresen eta erakundeen artean, baita herritarren artean ere. 
Floren Molinaren hitzaldiaren helburua da arlo horretan orientatzea eta zibererasoen aurrean tresna hobeez hornituta egotea.

Floren Molina. Donostian jaioa. Bere bokazioa ingeniaritzarantz eta segurtasun informatikorantz bideratu zuen. Bere esperientzia oinarri teknikoetatik dator, sistemen ingeniaritzan nahiz konpromezu-ondorengo ikerketan jardun baita, bertan txertatuz sareen eta sistema operatiboen ezaguera eta malwareen jokabidea. Bere ibilbide osoan zehar detekzio, korrelazio eta automatizazio defentsiboen plataformen garapenean buru izan da, eta analistekin, arkitektoekin eta garatzaileekin lankidetza estuan aritu da ingurune erresiliente eta trazagarriak eraikitzeko.

Jorge Ruiz de Garibay. Donostian jaio zen 1974an, eta Informatika Azpiegituren Administratzailea da CAF Taldean. Sektorean 25 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta sareak eta sistema informatikoak kudeatu ditu hainbat enpresatan 1998tik. Segurtasun telematikoko sistemak ezartzen eta hodeiko zerbitzuak administratzen espezializatu da.

Partaideak: Floren Molina; Jorge Ruiz de Garibay.

(Hizkuntza: castellano)

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Kultura

Agenda KMK