Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Solasaldia. Euskaratzea

2024/04/19 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako solasaldia, "Mintza Lagun diálogos" zikoaren barruan:

Euskaratzea

Hitzaldi honetan, gero eta globalizatuagoa eta ingelesa nagusi den mundu honetan euskara bezala "gutxiengoan" dauden hizkuntza batera itzultzearen zailtasunak eta lorpenak aztertuko ditugu. Gai materialei, literarioei eta estiloari helduko diegu. Etorkizuneko erronkak eta desafioak zeintzuk diren iragarriko ditugu.

Idoia Santamaría Urkaregi (Donostia, 1962). Euskal Filologian lizentziatua, Deustuko Unibertsitatean. Itzultzaile lanak egin ditu 1980ko hamarkadaren erdialdetik. Luxenburgoko Europar Batasuneko Organoen Itzulpen Zentroko gaztelaniako itzultzaile gisa hainbat urtez aritu ondoren, 2004. urteaz geroztik Elhuyarren ari da euskara eta gaztelania itzultzen, zuzentzen eta prestatzen. Ingelesezko eta alemanezko autoreen literatura lanak euskaratu ditu: E.M. Forster, F. Dürrenmatt, I. Bachmann, W.G. Sebald eta K. Marx.

Maialen Berasategi Catalán (Vitoria-Gasteiz, 1989). Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasketak egin zituen UPV/EHUn, eta gaur egun Berria egunkariko euskara taldean lan egiten du. Batez ere, testuak berrikusten eta itzultzen ditu. Hainbat literatura eta saiakera liburu euskaratu ditu eta, gaur egun, Munduko Poesia Kaierak bildumaren editorekidea ere bada. Bilduma horretan poesia unibertsaleko antologia laburrak biltzen dira.

Partaideak: Idoia Santamaría, Maialen Berasategi; Beñat Sarasola

(Hizkuntza: euskara)

Ekitaldiaren bideoa ikusi

Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Donostia

Agenda KMK